Saint Barthélemy

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Saint Barthélemyko kolektibitatea
'Collectivité de Saint-Barthélemy (fr)
Saint Barthélemyko bandera
Bandera

Saint Barthélemyko armarria
Armarria

Goiburua: Liberté, Égalité, Fraternité
(frantses: «Askatasuna, Berdintasuna, Senidetasuna»)
Nazio ereserkia:
La Marseillaise
Saint Barthélemy: kokalekua
Hiriburua
(eta hiri handiena)
Gustavia
17°53′N 62°51′W / 17.883°N 62.850°W / 17.883; -62.850
Hizkuntza ofiziala(k) Frantsesa
Gobernua Errepublika
Nicolas Sarkozy
Itsasoz haraindiko
kolektibitatea.
Guadalupetik bananduta
2007ko otsailaren 22
Eremua
• Guztira
• Ura

21 km²
% 0
Biztanleria
• Zenbatespena (2007)
• Dentsitatea

Herritarra

8.450
402 biztanle/km²

Saint Berthélemyar
Dirua euro ()
Ordu eremua
 • Udan (DST)
UTC (UTC -4)
Ez (UTC -4)
Interneteko domeinua .bl
Telefono aurrezenbakia ++590

Saint Barthélemy (euskaraz: San Bartolome) Frantziako itsasoz haraindiko kolektibitatea da. Baita ere Saint Barts, Saint Barths, Saint Barth edo St. Bart's izenez ezaguna da. Karibe itsasoan kokatuta dago eta historikoki Suediako kolonia bakarra izan da. 2007ko otsailaren 22an gaur egungo itsasoz haraindiko kolektibitatearen statusa lortu zuen, Guadalupetik bananduta.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saint Barthélemyn karibeak bizi ziren. Hauek Ouanalao deitu zioten uharteari. Uhartea ikusteko lehendabiziko europarra Kristobal Kolon zen, honek bere anaiaren izena jarri zion.

Frantziako kapitaina Lonvilliers de Poincyk uhartearen jabetza aldarrikatu zuen 1648an. Frantziak 1784an Suediario saldu zion eta honek birsaldu zion Frantziari 1878an. 2003ko abenduaren 6an bertako biztanleak Guadalupetik independentzia bozkatu zuten eta 2007ko otsailaren 22an itsasoz haraindiko kolektibitatearen statusa lortu zuten.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NASAko uhartearen argazkia.

Saint Barthélemy Puerto Ricotik 250 kilometro ekialderantz kokatzen da, Saint Martin, Saba eta Angila uharteen gertu.

Gustaviak, uhartearen hiriburua, Suediako Gustav III.aren izena hartu zuen, baina uharteko kokagune antzinena Lorient herrixka da.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007 urtarrilaren erroldaren arabera, Saint Barthélemy 8.450 biztanle ditu, gehienak kaukasiarrak.

Uhartean creolez eta frantsesez aritzen da baina turismoak ingelesa erabiltzen du.

Biztanleria historikoa
1766 1785 1812 1885 1961 1967 1974 1982 1990 1999 2007
327 950 5.482 2.600 2.176 2.351 2.491 3.059 5.038 6.852 8.450
Frantziar eta Suediar erroldeen arabera.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saint Barthélemyko mapa

Administratiboki, Saint Barthélemyko uharte osoa Frantziako commune (commune de Saint-Barthélemy) zen baina 2007an itsasoz haraindiko kolektibitate independente bihurtu zen.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saint Barthélemyn erabiltzen den txanpona euroa da. Bere BPG per capita 26.000 eurokoa da, hau da, Frantzia kontinentala bera baino %10 handiagoa.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Saint Barthélemy

17°54′N 62°50′W / 17.900°N 62.833°W / 17.900; -62.833



Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
LocationNorthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Aingira · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina uharte amerikarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
LocationSouthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Guyana Frantsesa (Frantzia) • Falklandak (Erresuma Batua)