Ingeborg Salterioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ingeborg Salterioa
Jatorria
Sortzailea(k)ezezaguna
Sorrera-urtea1210(e)ko hamarkada
Ekoizpen lekuaNoyon eta Soissons
Ezaugarriak
Materiala(k)Pergaminoa
Dimentsioak30,5 (altuera) × 20 (zabalera) cm
Hizkuntzalatina eta frantsesa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Kokapena
LekuaCondé Museum (en) Itzuli
BildumaCondé Museum (en) Itzuli
InbentarioaMs.9
JabeaFrantziako Institutua

Ingeborg Salterioa XII. mende bukaerako eskuizkribu argiztatua da. Egun, Chantillyko (Frantzia) Condé Museoan gordetzen da. Lan hau pintura gotiko goiztiarretik osorik gorde den adibiderik esanguratsuenetako bat da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salterio edo Salmo liburu hau 1195 inguruan sortu zen, Frantziako iparraldean, Danimarkako Ingeborg erreginarentzat, Frantziako erregina eta Filipe II.a Frantziakoa erregearen emaztea zena. Ez dakigu nork enkargatu zuen Salterioa, baina izan zitekeen Étienne de Tournai edo Eleanor de Vernandois, Beaumont-sur-Oiseko kondesa.[1]

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskuizkribua otoitz liburu bat izan zen erabilera pribatuentzat, eta egutegi bat. 150 salmo latinez eta beste testu liturgiko batzuk ditu. Guztira, 200 orri. Testua letra gotiko xehez idatzita dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. J. Duportal, « Le Psautier de la Reine Ingeburge du Musée Condé et les vitraux de Chartres », La Revue de l'Art, LII/290, 1927, 193-208. or.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]