Inshallah

Wikipedia, Entziklopedia askea

Inshallah, InshAllah edo In sha Allah (arabieraz: إِنْ شَاءَ ٱللَّٰهُ‎ʾIn šāʾ -llāh) arabierazko esaldia da, euskaraz "Jainkoak nahi badu" esan nahi duena.[1]

Islamaren arabera, Mahoma etorri aurretik, Zeruaren eta lurraren sortzaile bat egon zen, Allah-Taalai deitzen zutena — Gorena —, Al-ilahat deitzen zieten beste jainko txikien izenaren aurka. Allah arabierazko hitzak Jaungoikoa esan nahi du; hau da, arabiar kristauek Jainko kristauari ere Allah deitzen diote. Inshallah esaldiak ez du erlijio jakin baten jarraitzaile izatea adierazi nahi.

Hitz hori jazoera bat gertatzeko desira adierazteko erabiltzen da sarri, beti ere, Jainkoaren nahiaren edo desiraren barruan dagoenean, bere Bedeinkapena zerbaiten edo norbaiten gainean emango duena. Adibidez, norbaitek zerbait bereziki egin nahi badu, oso zaila dela baldin badaki, Jainkoaren bedeinkapena eskatuko du hori gertatu aurretik edo egiten saiatu aurretik.

Inshallahren erabilera Korandik dator,[2] izan ere, Surat Al Kahf (18)-ek honela esaten du: "Eta inoiz ez esan ezertaz, bihar egingo dut horrelakorik. Zerbait ahazten duzunean, gogoratu zure Jainkoa".

Euskarazko "oxala", gaztelaniazko "ojalá" eta galizierazko eta portugesezko "oxala" esaldiek "Jainkoak nahi badu" esan nahi dute eta guztiak arabierazko Inshallah esalditik datoz. Denak Iberiar Penintsulako konkista musulmanaren garaian sortu ziren eta, zenbait eremu musulmanetan arabierak zuen nagusitasunaren ondorioz, hizkuntza horretatik mailegatutako hitz askoren adibidea da. Era berean, malteseraz, jekk Alla jrid[3]; bulgarieraz, "daĭ Bože/"Дай Боже", "Български" eta serbo-kroazieraz "ako Bog da/ако Бог да" esamoldeak erabiltzen dituzte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Rebecca Clifta1; Fadi Helania2. «Language in Society – Inshallah: Religious invocations in Arabic topic transition – Cambridge Journals Online» Language in Society 39 (3): 357–382.  doi:10.1017/S0047404510000199..
  2. (Ingelesez) Abdur Rashid Siddiqui. (2015-12-10). Qur'anic Keywords: A Reference Guide. Kube Publishing Ltd. ISBN 9780860376767..
  3. (Ingelesez) Azzopardi-Alexander, Marie; Borg, Albert. (2013-04-15). Maltese. Routledge ISBN 9781136855283..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]