Intxaur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Intxaur arrunta

Intxaurra intxaurrondoaren fruitua da. Proteina, B bitamina, oligoelementu, olio, lektina eta omega 3 gantz azidotan aberatsa da. Kolesterola gutxitzen du.

Tipologia botanikoa

Izenak aurkakoa dioen arren, intxaurra ez da intxaur bat adiera botanikoan, drupa baizik.

Bitxikeriak

Antzina uste zuten intxaurrak jateak adimena garatzen zuela, fruituak burmuinaren itxura duelako.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Intxaur Aldatu lotura Wikidatan