Kolesterol

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kolesterolaren egitura kimikoa.

Kolesterola gorputz-ehunetan eta odol-plasman dagoen esterola (lipidoa) da. Batez ere, gibel, bizkarezur-muin, are eta garunean dago. Giza-gorputzaren funtzionamendurako ezinbestekoa, hainbat egitura eta organoetan hainbat funtzio betetzen ditu. Horien artean nerbio-zuntzen mielinazko bandena eta hormonak ekoizteko oinarrizkoak dira.

Ezaugarri kimikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akohol sekundarioa da kolesterola, esterolen familiakoa, C27 H45 OH formula kimikoa duena. Lipidoen sailekoa da. Animali jatorriko ehunek ekoizten dute soilik, batez ere gibelak eta giltzurrun gaineko guruinek.

Kolesterol iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolesterol-beiren agerpen mikroskopikoa uretan.

Ugaztunek kolesterola bi bide hauetatik lor dezakete:

  • Kolesterol endogenoa: kolesterolik gabeko gantzen bidez gorputzetan sortzen dena (norberaren ehunek sortua). Gibela da kolesterol endogenoa sortzen duen organoa. Kolesterol endogenoaren zati bat behazun-azido bihurtzen du gibelak. Azido horiek ahalbidetzen dute hesteetako xurgapena eta koipeen digestioa. Kolesterol horrek badu esku-hartzerik D bitaminaren sintesian, eta gorputzaren hormona esteroideen bultzatzailea da. Kortisona eta aldosteronaren sintesian esku hartzen du, baita giltzurrun gaineko guruinetako androgenoenetan ere, testosteronaren sintesian barrabiletan, estrogeno eta progesteronarenean obulutegietan. Esterifikatua badago, ez da uretan disolbatzen (hidrofoboa da), aitzitik, oliotan bakarrik disolbatzen da. Bestalde, kolesterol esterifikatua ezin da organo batetik bestera ibili molekula konplexuagoetan, lipoproteinetan, izan ezik. Era askotako lipoproteinak daude: VLDL eta LDL (dentsitate txikikoak eta tamaina handikoak) eta HDL (tamaina txikikoak eta dentsitate handikoak).
  • Kolesterol exogenoa: jakiek berez duten kolesterola da. Hesteetatik odolera pasatzen da. Animali jatorriko elikagaietan dago gehienbat; arrautzaren gorringo, gibel, esneki (gurina, gazta), garun, hestebete eta haragi gorrian.

Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolesterola bizitzarako ezinbestekoa da, funtzio ugari betetzen dituelako:

Kolesterol tasa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolesterol kontzentrazio normala odolean 1,7 eta 2,2 g/l da, eta adinean aurrera egin ahala 2,5 g/l-raino igo ohi da. Giltzurrun edo guruinetako zenbait gaitzek eragin ohi dute kolesterolaren gehitzerik, baina oro har ez da horrelakorik gertatzen baldin eta ez bada herentzia genetikoaren edo lipidoen hazkundearen eraginez. Odoleko kolesterol tasak (batez ere VLDL eta LDL motakoak) gora egiten badu, koipe plakak (ateromak) ager daitezke zenbait zainetan (arterosklerosia), batez ere arteria koronarioetan, eta bularreko angina edo infartoak eragin ditzakete. Aitzitik, HDL motako kolesterolaren gehitzeak eragin babeslea du arteria koronarioetan.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kolesterol Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]