Ira Gershwin
Wikipedia(e)tik
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Israel Gershvin Arthur Francis | |
| Jaio | 1896ko abenduaren 6a | |
| New York Hiria, New York (AEB) | ||
| Hil | 1983ko abuztuaren 17a | |
| Beverly Hills, Kalifornia (AEB) | ||
Ira Gershwin (1896ko abenduaren 6a - 1983ko abuztuaren 17a) antzerkiko musikagilea zen, George Gershwin bere anaia gazteenarekin elkarlanean XX. mendeko abestirik gogoangarrienak konposatu zituen.
Georgerekin, 12 Broadwayko ikuskizun baino gehiago konposatu zituen, "I Got Rhythm", "Embraceable You", "The Man I Love" eta "Someone to Watch Over Me" abestiekin, eta "Porgy and Bess" opera.
George eta biek lankidetzan konposatutako lanak arrakastatsuak izan ziren, baina Iraren sormena bigarren mailan geratzen zen. Bere anaia goiz hil zen eta honek konposatzen jarraitu zuen. Jerome Kern ("Long Ago (and Far Away)"), Kurt Weill eta Harold Arlen musikagileekin ere lan egin zuen.