George Gershwin
George Gershwin (Brooklyn, New York, AEB, 1898 - Kalifornia, AEB, 1937) Estatu Batuetako musikagile eta pianista izan zen.
[aldatu] Biografia
Jatorriz Errusiakoa zen familia judu batean jaio zen. Haurtzaro gogorra izan zuen New Yorkeko kaleetan. Charles Hambizer eta Kilenyi izan zituen irakasle. Broadwayko antzerkietarako musika-lanak idatzi zituen hasieran, baina jazz-estiloko lanak ditu ospetsuenak. Bere obraren osagai asko jazzetik eta ragtimetik hartu zituen.
Pianorako eta orkestrarako Rhapsody in Blue (1924) lan ospetsua egin zuen, eta pianorako Concerto en fa (1925) obra. Idatzi zituen beste obra batzuk: komedia musikal ugari, horien artean famatuena Lady, be good; filmetarako musika; poema sinfoniko bat, An American in Paris (1928); Second Rhapsody (1932), eta opera bat, Porgy and Bess (1935).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.