Irlandako Unibertsitate Nazionala (Galway)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Irlandako Unibertsitate Nazionala, Galway
Ollscoil na hÉireann, Gaillimh
National University of Ireland, Galway
National University of Ireland, Galway - geograph.org.uk - 12024.jpg
EHUren ikurra, Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultatean
Akronimoa UPV / EHU
Goiburua 'Deo Favente
"Jainkoaren mesedeaz"
Ezarpena 1845
Mota publikoa
Presidentea James J. Browne
Irakasleak 1.078
AZP 1.015
Ikasleak 17.318 (2011-2012)
Graduaurrea 12.464
Graduondoa 3.623
Afiliazioa AUA
Coimbra Group
EUA
NUI
IUA
UI
Kokapena Galway, Galwayko konderria, Irlandako ErrepublikaIrlandako Errepublika
Helbidea University Road
Galway
Telefonoa +353-91-524 411
Webgunea www.oegaillimh.ie www.nuigalway.ie

Irlandako Unibertsitate Nazionala, Galway (irlanderaz Ollscoil na hÉireann, Gaillimh, ingelesez National University of Ireland, Galway eta latinez Universitas Hiberniae Nationalis apud Galviam) Irlandako Errepublikako Galway hirian dagoen unibertsitatea da, 1908. urtea ezkerotzik Irlandako Unibertsitate Nazionalaren barnean dagoelarik. 1845an sortua izan zen.

Unibertsitatea Galway hirian eta Corrib ibaiaren ertzean dago. Campus guztiko eraikin antzinakoena eta nabarmenena John Benjamin Keanek diseinatutako Quadrangle (Laukizuzena) delakoa da, eta Oxfordeko Unibertsitateko fakultateetako bat den Christ Church eraikinaren erreplika bat da.

Unibertsitate hau hiriko erakunde garrantzitsuenetakoa da, bere izaera abegikor eta irekiari esker bost kontinenteetako ikasleak bertatatzen direlarik. AEBtako unibertsitateekin eta Erasmus programarekin hitzarmenak dituelarik.

Antolaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unibertsitatea bi ikastetxeetan egituratuta dago:

  • Arts, Social Sciences, & Celtic Studies - Humanitateak, Zientziak, eta Zelta Ikasketak
  • Business, Public Policy, & Law - Enpresa Zientziak, Politika Publikoak eta Zuzenbidea
  • Engineering & Informatics - Ingenieritza eta Informatika
  • Medicine, Nursing, & Health Sciences - Medikuntza, Erizaintza eta Osasun Zientziak
  • Science - Zientzia Puruak

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Irlandako Unibertsitate Nazionala (Galway)

Koordenatuak: 53°16′40″N 9°03′43″W / 53.277784°N 9.061860°W / 53.277784; -9.061860