Isabelle Ajuriagerra
Isabelle Ajuriagerra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Boulogne-Billancourt, 1953 (70/71 urte) |
Herrialdea | Lapurdi |
Familia | |
Aita | Julian Ajuriagerra |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Unibertsitate Autonomoa |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria eta kultura-ekintzailea |
Kidetza | Eusko Ikaskuntza |
Isabelle Ajuriagerra Alberti (Boulogne-Billancourt, Île-de-France, Frantzia, 1953 -) Euskal Herriko ikertzaile eta kultura-eragilea da.
Julian Ajuriagerraren alaba da.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Madrilgo Unibertsitate Autonomoan abiatu zituen ikasketak, eta Parisko Sorbonakoan amaitu. 1976an Letretako lizentziatura lortu zuen, bai eta 1979an Maîtrise d´Histoire de l´Art et Archéologie delakoa eta 1980an Historiakoa.
1995ean Udako Euskal Unibertsitateko irakaslea izan zen.[2] Association Ikas eta Association culturelle Lauburu elkarteetako kidea da, eta Uztaritzeko Ikastolako idazkaria izan da. Société des Amis du Musée Basque elkarteko administrazio-batzordeko kidea (1985etik), lehendakari (1995-1997) eta lehendakariordea (1997tik gaurdaino) izan da. Eusko Ikaskuntzaren Iparraldeko Sailaren kide sortzaileetarikoa izan zen 1992an, eta urte hartan berean Iparraldeko Saileko lehendakariorde hautatu zuten, 1995eko uztaila arte.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ «Ajuriaguerra Ochandiano, Julián de - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).
- ↑ Ajuriagerra, Isabel. (1995). Frantziar Iraultza: sarrera bat. (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).