Isomero
Wikipedia(e)tik
Etanoaren forma ezberdinak, isomeria konformaziolaren adibide bat
Isomeroa formula kimiko berdina izanda (hau da, atomo proportzio bera izanda molekularen barruan) egitura kimiko ezberdina duten konposatu kimikoak dira. Isomeriagatik molekula hauek ezaugarri ezberdinak dituzte, nahiz eta formula bera izan.
Adibide bat jartzearren alkohol etilikoa eta eter dimetilikoa isomeroak dira, euren formula C2H6O delako. Kimika organikoan oso ohikoa da, baina gerta daiteke ere kimika inorganikoan, adibidez trantsiziozko metalen artean.