Nomenklatura kimiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Nomenklatura elementu eta konposatu kimikoen artean ematen diren konbinaketa desberdinak izendatzeko arauen multzoa da. IUPAC (International Union of Pure and Applied Chemistry) arduratzen da arau hauek ezartzeaz.

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nomenklatura kimikoaren helburua pertsona batek izen kimiko bat entzun edo irakurtzean, zein konposatu den inongo zalantzarik ez izatea da. Hori dela eta, izen bakoitza substantzia bakar bat izendatzeko erabiltzen da. Hala ere, zenbait kasutan substantzia batek izen bat baino gehiago izan ditzake.

Izenak gainera, konposatuaren egitura kimikoari buruzko informazioa ematen digu. CAS erregistro zenbakia salbuespena izango litzateke, konposatu bakarrarentzat balio duen arren ez duelako bere egiturari buruzko inongo informaziorik ematen.

Molekula kimiko handientzat izen arruntenak erabiltzen dira hala ere. Nomenklatura izenak konplexuegiak direlako eta akatsak izateko arrisku andia dagoelako.

Nomenklatura motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nomenklatura hau desberdina da konposatu organiko edo inorganikoentzat.

Konposatu organikoen nomenklatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Konposatu organikoen nomenklatura»

Konposatu organikoak izendatzeko arauak ditu nomenklatura honek. Konposatu hauek karbono, hidrogeno eta oxigenoz daude eratuta batez ere, baina nitrogenoa, fosforoa, sufrea eta halogenoak ere izan ditzakete.

Konposatu inorganikoen nomenklatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Konposatu inorganikoen nomenklatura»

Nomenklatura honek aldiz, konposatu inorganikoak izendatzeko arauak ezartzen ditu. Konposatu hauek organikoak ez diren beste guztiak dira.