Isoroku Yamamoto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Isoroku Yamamoto
Isoroku Yamamoto
Isoroku Yamamoto 1943an.
Datu pertsonalak
Jatorrizko izena 山本五十六
Jaio 1884ko apirilaren 4a
Nagaoko (Japonia)
Hil 1943ko apirilaren 18a
(Salomon Uharteak)

Isoroku Yamamoto, japonieraz 山本五十六, Yamamoto Isoroku (Nagaoko, Japonia, 1884ko apirilaren 4a - Salomon Uharteak, 1943ko apirilaren 18a), almirante japoniarra izan zen. Estatubatuarrek bere hegazkina txikitu zutenean hil zen, Salomon Uharteetako frontea bisitatzera zihoanean.

Biografia

Errusiarren eta japoniarren arteko gerran parte hartu zuen 1905ean.

Lehen Mundu Gerraren ondoren itsas armadako arduraduna izan zen Estatu Batuetan, eta Londresen 1929 eta 1934an egin ziren batzarretan bere herrialdearen ordezkari izan zen.

1936an itsas armadako ministro orde izendatu zuten eta 1939an, berriz, itsas armada osoaren buruzagi goren.

1941ko abenduaren 7an Estatu Batuen armadari japoniarrek Pearl Harborren egindako erasoaren prestatzaile eta gidari izan zen. Estatu Batuen aurka Itsaso Barean izandako guduetan bera izan zen japoniarren buru; itzal handia hartu zuen, lortu zituen emaitza on ugariengatik. Salomon Uharteetako Kanpainan hil zuen Estatu Batuen armadak, bere hegazkina lurrera botata.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Isoroku Yamamoto Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak