Itsaso Bengoetxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Itsaso Bengoetxea

Bizitza
JaiotzaBilbo1976ko abenduaren 22a (47 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Universidad Valladolid (en) Itzuli
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmedikua

Itsaso Bengoetxea Martinez (Bilbo, Bizkaia, 1976ko abenduaren 22a) Zaintza Aringarrien saileko eta Etika Batzordeko medikua da. EAEko Eutanasiaren Alorreko Berme eta Jarraipen Batzordeko presidentea 2021eko ekainaren 8tik.[1]

Ibilbide akademikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Medikuntzan lizentziatua EHUn 2000. urtean.
  • Familia eta komunitate medikuntzan espezializatua 2004an.
  • Zainketa aringarrietan unibertsitate espezialista Valladolideko unibertsitatean (UVA) 2008an.
  • Medikuntzan doktoratua EHUn 2018an. Bere doktorego tesiaren izenburua: "Desarrollo y validación de herramientas pronósticas de mala evolución en antibioterapia intravenosa domiciliaria en hospitalización a domicilio".[2]
  • Bioetikako masterra egiten dihardu.

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsaso Bengoetxea EAEko Eutanasiaren Alorreko Berme eta Jarraipen Batzordeko presidentea da 2021eko ekainaren 8tik.[1] 2021eko ekainaren 25ean zabaldu zen eutanasia eskaerak egiteko epea. Prozedura hauek kontrolatzeko batzordea antolatu zuen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzako Etika Batzordeetako jendea batu zuen zeregin honetarako. Itsasoren ustez "gauza berria da eta bertigo apur bat ere ematen du". Hala ere, lege berriaren beharrizana aspalditik ikusten zuen Galdakaoko Zaintza Aringarrietako sailean urteak egin ostean.[3]

Itsaso Bengoetxeak gizarteak heriotzarekin duen tabua hautsi eta "ospitaleetatik eta erakundeetatik atera" behar dela uste du.

"Heriotza sozializatzea" eta haren gainean "bilorik gabe hitz egitea" defendatzen du, "gure bizitzako errealitate bakarra baita". [4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]