Jacint Verdaguer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jacint Verdaguer
Jacint Verdaguer
Jacint Verdaguer 1865ean.
Datu pertsonalak
Izen osoa Jacint Verdaguer i Santaló
Jaio 1845eko maiatzaren 17a
Folgueroles, Bartzelona (Katalan Herriak)
Hil 1902ko ekainaren 10a
Vallvidrera, Bartzelona (Katalan Herriak)
Sinadura

Jacint Verdaguer i Santaló (Folgueroles, Bartzelona, Katalan Herriak,1845eko maiatzaren 17a - Vallvidrera, Bartzelona, 1902ko ekainaren 10a), poeta katalanik ezagunenetarikoa da.

Katalaneraz idatzitako literatura goratzea helburu zuen Renaixença higikundeko idazle nagusietako bat izan zen.

Bizitza eta obra

Viceko apaiztegian sartu zen 1856an eta 14 urte geroago apaiztu.

1865ean parte hartu zuen lehenengo aldiz Bartzelonako Lore Jokoetan, lau sari lortuz.

Osasun arazoengatik Bartzelonara joan zen bizitzera 1874an eta Comillasko markesen babesa izan zuen.

1875-1877 bitartean Bartzelona-Habana arteko joan-etorria egiten zuen Guipúzcoa itsasontziko kapilau izan ondoren Comillasko markesen jauregiko kapilau izan zen hamasei urtez.

1877an konsagratu zen "L'Atlàntida" poema epikoarekin Lore Jokoetako sari nagusia eskuratuz.

Ondoren idatzi zituen obretan sorterriari zion maitasuna eta erlijio sineste handia islatu zituen: Idil lis i cants místics (1879, Idilioak eta kantu mistikoak), Montserrat (1880), Canigó (1886) bere obrarik biribilena askoren ustez, Oda a Barcelona (1883), Caritat (1885, Karitatea) eta Patria (1888, Aberria).

1886an Ripolleko monasterioan apezpikuak "Poeta de Catalunya" izendatu zuen.

Lur Santuetara egin zuen bidaia batetik itzuli zenean Dietari d´un pelegrí a Terra Santa (1889), Jesús infant (1891) eta Nazaret-Betlem (1892) idatzi zituen, eta gogo krisi sakona izan zuen, karitatea egitera eta behartsuei laguntzera eraman zuena. Bizimodu horrek zor handiak ekarri zizkion eta Vicheko apezpikuak Glevako santutegira joateko agindu zion. Santutegian zegoela Roser de tot l´any, Veus del Bon Pastor (1894), eta San Francesc (1895) idatzi zituen.

Bartzelonara itzuli zen 1895ean eta artikuluak idatzi zituen El Noticiero Universal egunkarian gero En defensa propia (1895) liburuan bildu zirenak; bere jokabidea azaldu eta Vicheko apezpikuari eta Comillasko markesari eraso egin zien haietan. Artikulu horiek zeresan handia sortu zuten herritarren eta politikarien artean; liberalek Verdaguerren alde egin zuten eta kontserbadoreek berriz aurka. 1896an elizako jarduera a divinis galarazi zioten. Garai horietako gorabeherak Flors del Calvari (1895), Santa Eulária (1899) eta Eucarístiques (1904) poesia mistikoetan adierazi zituen. Meza emateko baimena itzuli ziotenean Bartzelonako Belen elizan izan zen apaiz.

Lan nagusien zerrenda

Verdaguerren omenezko monumentua Mare de Déu del Monten.
  • "Passió de Nostre Senyor Jesucrist" (1873)
  • "L'Atlàntida" (1876)
  • "Idil·lis i cants místics" (1879)
  • "Oda a Barcelona" (1883)
  • "Canigó" (1886).
  • "Montserrat" (1889)
  • "Jesús Infant" (1893)
  • "Roser de tot l'any" eta "Veus del bon pastor" (1894)

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacint Verdaguer Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak