Comillas
|
Comillas |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Comillas | ||
| Estatua Erkidegoa Probintzia Eskualdea |
Costa Occidental |
||
| Alkatea | María Teresa Noceda Llano (PRC) | ||
| Herritarra | comillastar | ||
| Koordenatuak | 43°23′13″N 4°17′22″W / 43.38694°N 4.28944°WKoordenatuak: 43°23′13″N 4°17′22″W / 43.38694°N 4.28944°W | ||
| Eremua | 18,61 km2 | ||
| Garaiera | 23 m. | ||
| Distantzia | 48 km Santanderrera | ||
| Postakodea | 39xxx |
||
| Biztanleria | 2.483 bizt (2008) | ||
| Dentsitatea | 133,42 bizt/km² | ||
| http://www.aytocomillas.es | |||
Comillas Kantabrian dagoen kostaldeko udalerri bat da. Erkidego honetako Costa Occidental eskualdean dagoelarik. Iparraldetik Bizkaiko Golkoarekin mugatzen du, hegoaldetik Udías udalerriarekin, ekialdetik Ruiloba eta Alfoz de Lloredo udalerriekin eta mendebaldetik berriz Valdáliga udalerriarekin. 2008an 2.483 biztanle zituen eta 18,61 km²-ko azalera du.
Eduki-taula |
[aldatu] Izena
Nahiz eta bertako herritarrei Comillas izenaren jatorria inguruan dagoen San Vicente de la Barquerako distantziarekin zerikusia duela aipatzea gustatu (cinCO MILLAS, bi udalerrien arteko benetako distantzia), teoria hau bere pisuz erortzen da, erdi aroko agirietan jadanik udalerria Cumiyas eta Cumillas izenekin aipatzen baita.
[aldatu] Historia
[aldatu] Historiaurrea
Comillasen orografia bitxiak, leize eta haitzulo ugariekin, aintzineko gizonen kokalekua izan zedin erraztun zuen, hauek beren artea teknika eta kolore harrigarriz margo eta irudietan adierazi zutelarik.
[aldatu] Meazako haitzuloa
Comillasko Udalerrian kokatzen da, Ruiseñadan. Magdaleniense, Aziliense eta Brontze Aroko zantzuak dituen hasierako areto bat du. Ia ziurtasun osoz Paleolito Arokoak izango diren puntu gorridun lerro bihurriz eta negatiboan dagoen esku batez osatutako margoketa abstraktu bat du.
[aldatu] Bitxikeriak
Comillas elektrizitateaz zebilen argiztapen publikoa izan zuen lehen udalerri espainiarra izan zen. Ez denbora asko Thomas Alva Edisonek lanpara goria asmatu zuela, Newcastle eta Paristik lanpara mota horiek ekarri zirelarik, aldiz, hauek martxan jartzen zituzten lurrun makinak Bartzelonatik eskuratu ziren.
Udalerri hau Concejo Nacionalista Cántabro (Conceju Nacionaliegu Cántabru) alderdi politiko nazionalistak herriko nahiz eskualdeko jaietan kantabriar labaro edo labaroaren bandera (Euskal Herriko lauburuaren antzekoa) Udaletxeko balkoian jartzeko proposamenari baiezkoa ematen lehenengoa izan da[1].
[aldatu] Herriak
- Comillas (Herrigunea), 2.467 biztanle (INEren arabera, 2007an).
- La Rabia, 19 h.
- Rioturbio, 39 biz.
- Rubárcena, 43 biz.
- Ruiseñada, 249 biz.
- Seminario Pontificio, 3 biz.
- Trasvía, 176 biz.
[aldatu] Herrigunea
Comillas era berean udalerriko herrigunea da. Itsas mailatik 23 metrora dago eta Santander hiriburutik 48 kilometrotara. «Artzapezpikuen udalerria» deritzaio (gaztelaniaz «la villa de los arzobispos»). Bertako beste eraikin nabari batzuk San Kristobal eliza (XVII. mendea) eta Udaletxea (1780) dira. Udalerri honek berezko hondartza bat ere badu: Comillasko hondartza, hondar urreztatu finezkoa.
[aldatu] Ondarea
Comillasko udalerriak Kantabriako interes kulturaleko hainbat ondasun ditu:
- Antoni Gaudíren El Capricho eraikin eta monumentua.
- 1983 urtea ezkeroztik monumentua den Comillasko Hilerriko Atari Nagusia. Comillasko hilerria jada hondatuta dagoen XV. mende amaierako eliza baten alboan eraiki zen. Berrikuntza 1881an hasi zen, bertan Domènech i Montanerrek esku hartu zuelarik, gurutze eta pinakuludun itxitura baten bidez hondakina bera hilerriari gehituz. Aintzineko elizaren hormetako batean Aingeru Exterminatzailea izeneko eskultura altxatzen da, 1895ko Josep Llimonaren lan modernista.
- Unibertsitate Pontifizioa' delako eraikin eta monumentua.
- Comillasko Markesaren edo Sobrellanoko jauregia, kapera, panteoi eta bere perimetroaren arabera parkea ere bada.
- Ruiseñadan dagoen La Meazako leizea, gune arkeologikoa.
- Comillasko etxalekua, multzo historikoa 1985tik aurrera.
Gainera, Ruiseñadan dagoen San Adriango eliza ondare inbentiaratua ere bada.
[aldatu] Demografia
| 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1980 | 1990 | 2000 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 2.754 | 3.120 | 3.106 | 3.261 | 3.589 | 3.610 | 3.234 | 2.408 | 2.397 | 2552 | 2.359 | 2.469 |
Iturria: INE
[aldatu] Administrazioa
2007ko udal hauteskundeetan kargua bigarren aldiz eskuratuta, udalerri hartako gaur egungo alkatea María Teresa Noceda Llano (PRC) da. Honako taula hauek udalerri honetako 2003 eta 2007ko Udal Hauteskundeetako emaitzak erakusten dituzte[2]
|
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
[aldatu] Herri senidetuak
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Comillasko Udalaren webgunea
- (Gaztelaniaz) Comillasko Udala: Turismo Bikaintasunaren Plana
- (Gaztelaniaz) Artea eta Kultura
- (Gaztelaniaz) Comillasko Kanpusaren Elkargoa
- (Gaztelaniaz) Comillasko argazkiak
- (Gaztelaniaz) Infowebnet-Comillas