Jacques Duclos
Wikipedia(e)tik
Jacques Duclos (Louey, Frantzia, 1896 - Paris, Frantzia, 1975) politikaria izan zen. Frantziako Alderdi Komunistako kidea izan zen 1921. urtetik aurrera. Alderdiko batzorde zentralean sartu zen 1926an, eta batzorde politikoaren buru izendatu zuten 1931. urtean. Frantziako Nazio Biltzarreko lehendakariordea izan zen 1936-1939 eta 1946-1948 bitarteko urteetan. Senatari atera zen 1959an, eta Errepublikako lehendakaritzarako hautagaia izan zen 1969. urteko hauteskundeetan. L'Humanité egunkariko editoriala bere ardurapean zegoen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.