Jainkoen Gainbehera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Jainkoen Gainbehera (Götterdämmerung alemanez) Richard Wagnerrek idatzitako Nibelungoen eraztuna opera saileko laugarren eta azken opera da. 1876an ospatu zen Bayreutheko lehen jaialdian estreinatu zen, zikloaren lehen ekoizpen osoaren zati bezala. Aktore-abeslariak honako hauek izan ziren: Georg Unger (Sigfrido), Eugen Gura (Gunther), Gustav Siehr (Hagen), Amalie Materna (Brunilda) eta Luise Jaide (Gutruna).

Espainian 1901eko azaroak 16an estreinatu zen Bartzelonako El Liceun.

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nibelungoen eraztuna tetralogiako azken lana, Jainkoen Gainbeherak nibelungo arrazakoa zen Alberich nanoak Rini lapurtutako urrez eginiko eraztun madarikatuak Sigfrido nola hiltzen duen kontatzen du, baita Valhallaren suntsipena ere, Odin edo Wotan bizi zen jainkoen egoitza.

Hitzaurrea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru nornek Jatorrizko Legearen euren sokan ehuntzen dute; bertan nornek etorkizuna irakur dezakete, eta, beldurtuta, Sigfridoren heriotza iragartzen dute eta... soka hautsi egiten zaie. Mutu geratzen dira.

Lehen ekitaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sigfridok Brunilda valkiriari agur esaten dio, esnatu eta bere emazte bihurtu duena.

Bigarren ekitaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rinen alabak Sigfrido liluratzen saiatzen dira, honek nibelungoen eraztunaren eran landutako urrea itzul diezaien (Rinen urrea operaren lehen zatian lapurtua). Sigfridok urre hori ez itzultzea erabakitzen duenez, Rinen alabek itzuli ezean bere gainera Alberichek Rinen urrean jaurtitako madarikazioa eroriko dela esaten diote, era berean altxorra Odin jainkoak lapurtzen dionean.

Sigfridok, hil zorian, ia ez du bere Brunilda maitearen begietan azken aldiz pentsatzeko aukerarik hil aurretik.

Hirugarren ekitaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brunildak su bat sortzea eta horren gainean Sigfridoren gorpua jartzea agintzen du. Berak, Sigfridoren emazte bezala egin zituen ekintza eta hilketengatik, heredentzia bere egiten du, hau da, eraztuna, eta Rinen alabei bere gorpua bere senarrarenaren ondoan sutan erretzen den bitartean, altxorra, eraztuna berreskuratu ahal izango dutela esaten die, eta Alberichen madarikazioa arima-argiarekin purutuko dela. Brunilda eta Sigfrido erretzen ari diren aldi berean, urrunean jainkoen egoitza den Valhalla ere erretzen ari da.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jainkoen Gainbeheraren diskografia

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Jainkoen Gainbehera