Jakana
Wikipedia(e)tik
| Jakana | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa |
|
| Erreinua: | Animalia |
| Filuma: | Chordata |
| Klasea: | Aves |
| Ordena: | Charadriiformes |
| Familia: | Jacanidae |
| Generoa: | Jacana |
| Espeziea: | Jacana jacana |
Jakana (Jacana jacana) Charadriiformes ordenako eta jakanidoen familiako hegaztia da, 25 cm inguru luzea, Hego Ameriketako tropiko aldeko zingiretan bizi dena.
Luma beltzak ditu sabel-paparretan, lepoan eta buruan; bizkarrean berriz gaztaina kolorekoak eta hegoetan berde horixkak. Gandor gorri zapala du kopetan. Oso hatz luzeak ditu, eta haietaz baliatzen da uretako landare-hostoen gainean ibiltzeko. Landareak eta uretako intsektuak jaten ditu.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.