Jakov Protazanov

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jakov Protazanov
Яков Протазанов
Datu pertsonalak
Izen osoa Jakov Alexandrovitx Protazanov
Яков Александрович Протазанов
Jaio 1881eko urtarrilaren 23a
Mosku (Errusiar Inperioa)
Hil 1945eko abuztuaren 8a
Mosku (Sobietar Batasuna)

Jakov Alexandrovitx Protazanov[1] (errusieraz Яков Александрович Протазанов) (Mosku, Errusiar Inperioa, 1881eko urtarrilaren 23a - Mosku, Sobietar Batasuna, 1945eko abuztuaren 8a) errusiar zinema zuzendaria eta gidoilaria zen.

1911 eta 1918 bitartean 80 film baino gehiago zuzendu zituen, horien artean Пиковая дама (1916) eta Отец Сергий (1917), maisulantzat hartuak izan zirenak. Ivan Mozzhukhin aktorea bere lehendabiziko filmetako izarra izan zen.

1917ko Errusiar Iraultza ondoren Protazanov Europan gelditu zen eta 1923. urtera arte ez zen Errusiara itzuli. 1924an Aelita (Аэлита) filma zuzendu zuen, espazio-bidaiei buruzko lehendabiziko filma eta ziur asko lehendabiziko sobietar filma izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]