James Rosenquist

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


James Rosenquist (Grand Forks, Ipar Dakota, Ameriketako Estatu Batuak, 1933) margolaria da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1948an, Minneapolisko Arte Eskolan ikasi zuen beka batekin, eta, ondoren, hango unibertsitatean sartu zen, pintura-ikasketak egitera. 1955ean, New Yorka joan zen, eta Art Students Leaguen sartu zen. Han ezagutu zituen Robert Indiana, Jasper Johns eta Robert Raushenberg, artelanak osatzeko berak bezala eguneroko bizitzatik hartutako objektuak eta gaiak erabiltzen zituzten artistak. Harrezkero, zenbait enpresarentzat lan egin du, artista komertzial gisa. Bakarkako lehen erakusketa Green Galleryn egin zuen, New Yorken, 1962an, eta, 1965az gero, Leo Castelli Galleryrentzat lan egin zuen.

1960ko hamarraldiaren inguruan, neurri handiko irudiak egin zituen, bizimodu modernoaren hutsaltasuna agerian uzten duten sinboloak erabili zituen, eta pop art joerako gaiak landu zituen nagusiki (I Love you with my Ford, 1961). 1970eko hamarraldian, obra grafikoak egiten hasi zen, eta munduaren ikuspegi surrealista eskaintzen duten irudi erraldoiak egiten jarraitu zuen. Four New Clear Women lanean, Estatu Batuetako kulturari buruzko bere iritzia azaldu zuen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]