Robert Indiana

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Robert Indiana
Robert Indiana
Datu pertsonalak
Izen osoa Robert Clark
Jaio 1928ko irailaren 13a
New Castle, Indiana (Estatu Batuak)

Robert Indiana (Robert Clark izenarekin jaioa, New Castle, Indiana, AEB, 1928ko irailaren 13a) Pop Art mugimenduari loturiko artista estatubatuarra da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indianapolisko Herron School of Art eta Uticako (New York) Munson-Williams-Proctor Institute-n ekin zion artea ikasteari, 1945 eta 1948 artean. 1949tik 1953ra Chicagoko School of the Art and Sculpture eta Maineko Skohwgan School of Painting and Sculpture-n jardun zuen. 1953an Erresuma Batura joan zen, Edinburgheko College of Art eta Londresko unibertsitatean ikastera [1].

Ikasketak amaitzerakoan New Yorkera joan zen bizitzera. Bertan Richard Smith, Ellsworth Kelly eta Jack Youngerman pintoreekin harremana izan zuen. Bere lehen lanak trafiko seinaleetan, joko-makinetan eta merkataritza logotipo zaharretan oinarritu ziren [2].

1960ko hamarkada hasieran assemblage delakoak egin zituen[3], eskultura mota bat. Aldi berean, estilo hotza eta koloreanitza erabiltzen hasi zen, letrak, zenbakiak edota hitz motzak erabiliz. Esaterako, EAT, HUG eta LOVE; eta simetria nahiz elementu kromatikoekin jolasten zuen.

Arte plastikoan garatutako bideaz gain, Indiana 1964an Andy Warholen Eat filman agertu zen. Halaber, 1976an Santa Fe Operako eskenografia eta jantziak diseinatu zituen.

1978an Maineko Vinalhaven uhartera joan zen bizitzera. Irailaren 11ko erasoen ostean, Peace Paintings izeneko lan multzoa sortu zuen, 2004an New Yorken plazaratu zirenak.

Jorratutako gaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

LOVE irudidun obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerikako Estatu Batuetan:

Estatu Batuetatik at:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Indiana Aldatu lotura Wikidatan
  1. Robert Indianaren biografia, Spaightwood Galleries (Ingelesez)
  2. Ibidem (Ingelesez)
  3. Assemblage, Másdearte.com (Gaztelaniaz)