Jan Van Scorel

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jan van Scorelen Andre Maria Magdalena, 1528

Jan Van Scorel holandar pintore, arkitekto eta ingeniaria izan zen (Schoorl, 1495 - Utrecht, 1562). Italiako Pizkundeko pintura-moldeak eraman zituen Holandara. 1517an, Gossaert pintore flandriarrarekin jarri zen lanean Utrechten, eta 1519an ezagutu zuen Durero Nurenbergen. Venezia aldera jo zuen ondoren, eta handik Mediterraneo ekialdeko lurretara abiatu zen. 1522-1524 bitartean Belvedereko Museoko arte-bildumaren ikuskari egon zen, eta 1524an itzuli zen Holandara. Italiako pintura-moldeak zabaldu zituen Holandan, eta erlijio- eta mitologia-gaiak landu zituen bere obretan. Manierismoaren eragina nabarmendu zen lan horietan. Berezko estiloa darie, ordea, erretratuei (Mutiko baten erretratua, 1531).


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jan Van Scorel Aldatu lotura Wikidatan