Jan Mabuse
Wikipedia(e)tik
Jan Mabuse —jaiotza-izena: Jan Gossaert— (Hainaut, 1478 inguru - Breda, 1532 inguru) flandestar margolaria izan zen. Italiako Pizkundeko estiloa Herbehereetan sartu zuten lehenetakoa izan zen. Hasieran Gerard David, Hugo van der Goes eta Dureroren eragin handia izan zuen. 1508 inguruan Italiara joan zen, eta harrezkero Italiako artisten eragin handiagoa izan zuen.
Obra nagusiak: Errege Magoak Jesus Haurra gurtzen, Jesus, Ama Birjina eta Joan Bataiatzailea, Getsemani (lehen garaikoak), eta Neptuno eta Anfitrita (1516), Herkule eta Deianira (1517), Danae. Erretratuak ere egin zituen: Karlos Burgundiakoa, Eleanor Austriakoa, Jean Carondelet.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.