Jasone Mendizabal Altuna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jasone Mendizabal Altuna

Bizitza
JaiotzaArrasate, 1968 (55/56 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakzuzendaria
Enplegatzailea(k)Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa

LinkedIn: jasone-mendizabal-altuna-95b33918 Edit the value on Wikidata

Jasone Mendizabal Altuna (Arrasate, Gipuzkoa, 1968) Topagunea Euskara Elkarteen Federazioko zuzendari orokorra da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kudeatzaile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpresa Zientzietan Lizentziatua da.[1] Arrasate Euskaldun Dezagun elkartean urteetan ibili ostean, 2001ean Topagunea Euskara Elkarteen Federazioaren zuzendari-ardura hartu zuen.[2]Ehunka euskara elkarte eta euskaltzale taldek osatzen duten Topaguneko zuzendaria da. 1997an sortutako elkartearen lehen egiteko nagusiak euskara elkarteen saretzea, euskarazko kultur eskaintza sustatzea eta euskarazko hedabideen aldeko apustua artikulatzea izan ziren. Tokikom izango zena garatzeko oinarri nagusiak jarri ziren orduan.[3]

2022an Euskaltzaleen Topaguneak 25 urte bete zituen, eta urteurren ekitaldia egin zuten Donostiako Aquarium-ean. Ekitaldian egindako ibilbidearen aitorpenak bere lekua izan bazuen ere, batez ere aurrera begira jarri zen Topagunea urteurren ekitaldian. Euskararen biziberritze prozesuan beste fase bati ekiteko unea dela iritzita, gogoeta prozesua iragarri zuen Jasone Mendizabal zuzendariak.[4]

Zutabegile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jasone Mendizabal Berria egunkariko zutabegilea da.[5]

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Jasone Mendizabal Altuna» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
  2. «Jasone Mendizabal: 'Diskurtsoaren lanketan eta sensibilizazinoan ikusi doguz hutsune handienak'» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
  3. «Jasone Mendizabal: "Sorreratik ditugu hedabideak erdigunean" - Uribe kosta» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  4. «Jasone Mendizabal: "Gauza berriak egiteko gogo eta indar handiarekin dago Euskaltzaleen Topagunea" - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  5. Altuna, Jasone Mendizabal. (2023-11-19). «Jasone Mendizabal Altuna» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]