Jean Charlier de Gerson
Wikipedia(e)tik
Jean Charlier de Gerson (Gerson, Xanpaina, Frantzia, 1363ko abenduaren 13a - Lyon, Frantzia, 1429ko uztailaren 12a) frantses teologo eta sermoilaria izan zen.
Biografia[aldatu]
"Doktore guztiz kristau" deitura eman zioten bere garaikideek, Doctor christianissimus. Parisko Unibertsitateko kantziler nagusi izan zen, eta Konstantzako Kontzilioan parte hartu zuen (1414-1418), Mendebaldeko Zisma Handiari amaiera eman nahian. Haren mistika Devotio Moderna mugimendukoa da.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.