Jean Gilbert Victor Fialin, Persignyko dukea
Wikipedia(e)tik
Jean Gilbert Victor Fialin, Persignyko dukea (Saint-Germain-Lespinasse, Loire, Frantzia, 1808ko urtarrilaren 11 - Niza, Frantzia, 1872ko urtarrilaren 12a) frantses politikaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Luis Napoleon Bonaparteren laguntzaile izan zen Estrasburgoko (1836) eta Boulogneko ekinaldietan (1840). 1851ko abenduaren 2ko estatu-kolpean parte hartu zuen. Napoleon III.ak Barne Arazoetako ministro izendatu zuen (1852tik 1854ra eta 1860tik 1863ra), eta Frantziako enbaxadore izan zen Londresen (1855-1858 eta 1859-1860). 1896an, haren Mémoires ("Oroitzapenak") argitaratu ziren.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.