Jean Giraudoux
Wikipedia(e)tik
Jean Giraudoux frantses idazlea izan zen (Bellac, 1882 - Paris, 1944). Haren obren ezaugarriak fantasia, lirikotasuna eta umorea dira, hitz oparotasunez eta pertsonaien irrealtasunez jantziak. 1912an Montyon saria irabazi ondoren (L´Ecole des indifférents) gerrako eta gerraosteko gaiak (Lectures pour une ombre, 1918; Adorable Clio, 1920) eta psikologiakoak erabili zituen (Suzanne et le Pacifique, 1921; Eglantine, 1927). Antzerkiek eman zioten osperik handiena: (Siegfrid, 1922; Judith, 1931; Electre, 1937; Sodome et Gomorre, 1943; eta La folle de Chaillot, 1945).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.