Jeanine Deckers

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jeannine Deckers
Jeannine Deckers
Datu pertsonalak
Izen osoa Jeanne-Paule Marie Deckers
Jatorrizko izena Jeanne-Paule Marie Deckers
Ezizena Sœur Sourire
Sœur Luc-Gabriel
Luc Dominique
Jaio 1933ko urriaren 17a
Brusela (Belgika)
Hil 1985eko martxoaren 29a (51 urte)
Wavre (Belgika)
Moja, abeslaria

Jeanne-Paule Marie Deckers edo Jeannine Deckers jaiotzez, Luc-Gabriel moja, Sœur Sourire edo The Singing Nun abeslaria edo, geroago, Luc Dominique, 1933ko urriaren 17an jaio zen Bruselan (Belgikan) eta Wavren (Belgikan) hil zen 1985eko martxoaren 29an.

Ordena erlijioso dominikarreko moja eta abeslaria izan zen, eta 1963an idatzi eta abestu zuen Dominique abestiak arrakasta izan zuen mundu osoan zehar. Gora-behera ugari ondoren, amaiera tragikoa izan zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jeannine Deckers Bruselan jaio zen 1933ko urriaren 17an. Bere hitzen arabera, haurtzaro eta gaztaro ilunaren ondoren, marrazketako irakasle izaten saiatu zen, baina ez zuen arrakasta handirik izan.

Amaren gonapetik alde egin nahian, 1959an, domingotar moja egin zen eta Luc-Gabriel izena hartu zuen Waterlooko Fichermont komentuan.

Musika eta konposiziorako zituen ahalek izena eman zioten inguruko mojen artean eta komentuko amak Phillips zigiluarekin diska grabaraztea erabaki zuen. Ez izena eta ezta irudia ere ez ziren azaletan agertuko eta, pobrezia eta obedientzia botoak medio, Jeanninek ez zuen beretzako ezer gordeko. Eskubide osoa komentuaren esku geratuko zen.

Singing-Nun-Dominique

Dominique, arrakasta mundiala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1963an, Dominique abestiak ikaragarrizko arrakasta izan zuen. Ahotsaren freskurak eta letra erraz hark ez zituen katolikoak bakarrik erakarri eta publikoa txundituta geratu zen leloarekin:

«Dominique-nique-nique s'en allait tout simplement
Routier pauvre et chantant
En tous chemins en tous lieux il ne parl'que du Bon Dieu
Il ne parl'que du Bon Dieu.»

Anonimoa izan behar zuen, baina prentsaren irrika piztu zen eta, zurrumurruen arabera, abeslaria zintzoa bezain ederra zen. AEBetan, 3 aste baino gehiagoz, lehena izan zen Billboard zerrendetan, The Kingsmen bandaren Louie Louie tema atzean utziz. Ed Sullivanen showa programa amerikarra Fichermont komentura joan zen Jeannineren bila, haren nortasuna ezagutarazi nahi zuela-eta.

Urteak geroago, The Singing Nun (1966) filma egin zuten, Debbie Reynoldsek moja ordezkatzen zuelarik. Ez zegoen inongo antzik bi emakumeen artean eta, Jeannineren aurpegiak ezkutuan jarraitu zuen.

Urte haietan, Jeannine Deckers ikasten hasi zen berriz ere eta, ahalegin handiz, Loivanako Unibertsitate Katolikoan teologia ikasteari eman zion. Ikasle garai honetan etorri zitzaizkion zalantzak eta, 1966an, bokazio falta zuela-eta, komentua utzi egin zuen.

45 rpm-aren B aldean, Le pied du missionaire izan zen eta hurrengo diska, berriz, Une fleur, cœur de Dieu, baina ez zuten Dominiquen arrakasta lortu.

Bigarren karrera musikala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrez sinatutako kontratuaren arabera, ezin zuen aurreko ezizena erabili eta Luc Dominique hautatu zuen karrera musikala jarraitu ahal izateko. La Pilule d'or (Urrezko pilula) (1967) egin zuen horrela, pilula antisorgailuak gai hartuta, eta ezbaian jarri zituen amen, gizonen, eliza katolikoaren edo kontserbadoreen jarrerak.

Vatikano II.a eta 68ko maiatzaren artean, teologiaren urrats berrietan zaletu zen eta, erlijiotik ezin urrundu, bizitza erregular eta seglarraren artean murgildu zen.

Luc Dominique abestian, Sœur Sourire hil egin dela dio:

«Je réclame de mes frères (Yo reclamo a mis hermanos)
Le droit d'évoluer. (El derecho de evolucionar)
De vivre solidaire, (De vivir solidaria)
Parmi eux, consacrée. (Entre ellos, consagrada)
En short ou en tunique, (En short o en túnica)
Blue jeans ou pyjama, (Blue jeans o Pijama)..
Je n'ajoute en critique,
Le Seigneur est mon choix.
[…]
Il est certain sourire
Qu'il faut démystifier,
Portrait un peu rapide,
Portrait inachevé.
Si cet autre visage
Étonne certaines gens,
Qu'ils vénèrent l'image
Du sourire d'enfant.
Elle est morte, Sœur sourire, (ella ha muerto, Sor Sonrisa)
Elle est morte, il était temps ! (ella ha muerto, ya era tiempo)
J'ai vu voler son âme, À travers les nuages, (Vi volar su alma entre nubes)
Dans le soleil couchant.»

Bizimodu goraberatsua, idatziek, diskek, gitarra ikastaroak eta, batez ere, haur autistekin egindako lanek eman zioten egunerokoa. Egoera prekarioa bazen, Ogasunarekin izandako arazoek erabateko drama bihurtu zuten eta, AEBetara itzultzen saiatu bazen ere, ez zuen inoren laguntza lortu.

Jeannineren hilobia

Amaiera tragikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jeannineren abestiek gero eta kritikoagoak ziren elizarekin eta bizitza pribatuak eskandaloa piztu zuen, Annie Pescher bikotearekin bizi baitzen.

70.eko hamarkadan, belgiar gobernuak haur autisten eskola itzi egin zien. Ogasunak Soeur Sourire ezizenak emandako irabazien zergak erreklamatu zizkion eta ez zioten bere protestei jaramonik egin. Lehengo komentua eta Philips zigiluarengana jo zuen orduan eta, mojek bere partea eman bazioten ere, %95a jaso zuen Philips etxeak ez zuen amore eman. Elizak Wavreko etxea erosteko laguntza eman zion, beti ere, kongregazioaren izen ona godeko zuela agintzen zuen dokumentua sinatzen bazuen.

Horrela egin zuen, baina, Jeanninek eta bere bikotekidea zen Anniek, interesak medio, ikaragarrizko zorra zuten. Depresioan murgildu ziren eta alkohola eta botikek egoera latzean jarri zituzten. 1985eko martxoaren 29an, bere buruaz beste egin zuten[1].

Bizitzaren azken iseka etorri zitzaion heriotza egunean. SABAM edo Belgikako Autore, Konpositore eta Editoreen Elkartea dirua biltzen aritu zen eta 571.658 franko lortu zituen, zorra 99.000 franko besterik ez zenean.

Liburuak eta filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1968: Vivre sa vérité (Norberak bere egia bizi), Luc Dominique izenpean, Paris Desclée

Moldatze zinematografikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jeanine Deckers Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]