Jesus Mari Alberdi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jesus Mari Alberdi
Bizitza
JaiotzaDonostia1947ko uztailaren 24a (76 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea

Jesus Mari Alberdi (Donostia, 1947ko uztailaren 24a- ), euskal musikagilea da.

Gaztetan Donostiako Musika Kontserbatorio Nagusian ibili zen musika ikasten, eta ondoren Aristrain Fundazioaren beka batekin Parisera joan zen Max Deutschekin konposizioa ikastera eta Sorbonako Unibertsitatean musikologia eta filosofia ikasketak egitera. Horretaz gain, Paris VIII-Vincennes Unibertsitateko musika departamentuan musika teknika modernoak ikasi zituen. Parisetik itzuli zenean Donostiako Musika Kontserbatorio Nagusiko kontrapunto eta fugako irakaslea izan zen. Irakaskuntzaz gain, konposizio musikalean murgildu da, orkestra, banda, ganbara musika, koru, akordeoi, piano, organo eta biolin bakarlarientzako obrak idatzi ditu.

2012an Ensemble Inversa musika taldeak Dir-Dir, werke von Jesús Mari Alberdi diskoa kaleratu zuen, Jesus Mari Alberdiren hiru lan nagusirekin, Hirurth (2007), Oda a Delfos (2010) eta Caleidoscopio I+II (2009). Ensemble Inversa taldearen sortzailea Laida Alberdi biolin-jotzailea da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]