Ji Cygni

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ji Cygni
Behaketa data
Garaia J2000      Ekinokzioa J2000
Konstelazioa Cygnus
Igoera zuzena 19h 50m 33.922s
Deklinazioa +32° 54′ 50.61″
Itxurazko magnitudea (V) 3.3 - 14.2
Ezaugarriak
Mota espektrala S6III
B−V kolore indizea 1.55
Aldakor mota Mira Cet
Astrometria
Abiadura erradiala (Rv) -1.9 km/s
Berezko mugimendua (μ) IZ: -20.16 mas/u
Dec.: -38.34 mas/u
Paralajea (π) 5.53 ± 1.10 mas
Distantzia approx. 600 au
(approx. 180 pc)
Magnitude absolutua (MV) −3 - 7.9
Zehaztasunak
Erradioa 316[1] R
Argitasuna 7250[1] L
Tenperatura 3000[1] K
Errotazioa 470 egun
Beste izendapenak
V* chi Cyg, chi Cyg, HD 187796, BD+32° 3593, HIP 97629, HR 7564, SAO 68943.
Datubase erreferentziak
SIMBAD data

Ji Cygni edo Chi Cygni (χ Cyg / HD 187796 / HR 7564) Cygnus konstelazioko izar aldagarri bat da. Bere dizdira +3,30 eta 14,20 itxurazko magnitudeen artean aldatzen da, eztandak alde batera utziz gero, izar batean ezagutzen den argitasun aldaketarik handiena delarik. Gottfried Kirch astronomoak izar honen aldagarritasuna aurkitu zuen 1687an, urte horretako uztailean izarra zerutik desagertu zela ikusi zuenean, berriz urrirarte ikusgarri izan ez zelarik. Berriki, 2005eko uztail eta abuztu artean bere distira 3,8ko magnitudera iritsi zen AAVSOren zenbait txostenen arabera, izar honen azken 148 urteetako distira gorena suposatuko lukeena.

Gutxi gora-behera Eguzki-sistematik 346 argi-urteko distantziara, Ji Cygni Mira aldagarri bat da, 408,05 eguneko pultsazio epe batekin. 3000 Kelvin edo gutxiagoko tenperaturarekin, gure eguzkia baino 3000 aldiz argitsuagoa da. Gure eguzkiarena baino 300 aldiz handiagoa den erradio bat du, Marte planetaren orbitarekin aldera daitekeena.

Zahartzean, Mira aldagarriek karbonoa ponpaka dezakete euren nukleotik azalera, elementu honen proportzioa handituz oxigenoaren aurrean. Eguzkia bezalako izar arruntetan oxigeno proportzioa karbonoarena baino handiagoa da, karbono izar deritzenetan, La Superba (Y Canum Venaticorum) kasu, proportzioa kontrakoa den bitartean. Ji Cygni, S mota arraroko izarra dena (S6) bien artean dago, karbono eta oxigeno proportzioak oso antzekoak direlarik. Era berean, bere zirkonio proportzio handia ere nabarmentzen da, izar mota hauetan gertatzen den s prozesuaren ondorio bezala. Bere eboluzioan behin betiko karbono izar bat bihurtuko da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c   Hinkle et al.; Hall, D. N. B.; Ridgway, S. T. (1982), «Time series infrared spectroscopy of the mira variable Chi Cygni», The Astrophysical Journal 1 (252): 697–714, doi:10.1086/159596, Bibcode1982ApJ...252..697H .