Cygnus (konstelazioa)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Cygnus
Cygnus IAU.svg
Datuak
Laburdura Cyg
Genitiboa Cygni
Sinbologia Beltxargaa edo Hegoaldeko Gurutzea
Igoera zuzena 20,62 h
Deklinazioa +42.03°
Eremua 804 gradu karratu

16. maila

Izar kantitatea

(magnitudea < 3)

9
Izarrik distiratsuena α Cyg (Deneb)

(ageriko magnitudea )

Meteoro euria
Konstelazio

mugakideak

+90° eta −-40° latitude bitartean ikusgai.

Ikuspen onena 21:00etan (9 p.m.) Irailan

Cygnus (beltxarga), Esne Bidea zeharkatzen duen ipar hemisferioko konstelazio bat da. Konstelazio honetako izar garrantzitsuenen kokapenaren ondorioz, batzuetan, Iparraldeko Gurutzea bezala ezagutzen da, hego hemisferioan ikus daitekeen Hegoaldeko Gurutzea izeneko konstelazioarekin kontrastatuz.

Eduki-taula

[aldatu] Ezaugarri nabarmengarriak

Deneb (α Cyg), konstelazio honetako izarrik dizdiratsuena da, eta Udako hirukia deritzonaren hiru erpinetako bat da. Esne Bideko izarrik dizdiratsuenetako bat da, eta bere izena daramaten izar aldagarri batzuen eredua da, Alfa Cygni izar aldagarriak. Albireo (β Cyg) gaueko zeruko izar bikoitz ospetsuenetako bat da. 61 Cygni, gugandik 11,3 argi urtera dagoen gertuko sistema bitar bat, Lurrera duen distantzia neurtu zitzaion lehen izarra izan zen, gure Eguzkia alde batera utziz gero. Beste izar interesgarri bat, SS Cygni da, izar aldagarri kataklismiko bat, noba nanoen azpitalde bateko eredua. Konstelazioaren mugen barnean, Cygnus X-1 dago, X izpien iturria dena eta zulo beltz bezala hartua izateko hautagairik argienetako bat.

[aldatu] Izarrik garrantzitsuenak

[aldatu] Zeru sakoneko objektuak

[aldatu] Historia eta mitologia

Greziar mitologian, konstelazioak, zenbait beltxarga mitiko irudikatzen ditu. Honela, Zeus beltxargaz mozorrotu zen Nemesis liluratzeko, honekin, bertsio baten arabera, Helena Troiakoa izan zuelarik.

Orfeo beltxarga bihurtua izan zen hil ondoren, eta, esan zenez, zeruan jarria izan zen bere lirarekin batera (Lyra).

Azkenik, Zikno izeneko errege bat, Faetonen senidea edo maitalea zela kontatzen da. Apoloren semeak, Faetonek, bere aita engainatu zuen, honek, Eguzkiaren gurdian jartzea baimenduz, baina kontrola galdu zuen eta Zeusek hil zuen Faeton. Faeton hil ondoren, Zikno Eridano ibaian murgildu zen Faeton aurkitzeko. Hainbeste alditan egin zuen, Cygnus beltxargan bihurtua izan zela, eta gaur egun zeruan ikus daiteke.

Beste alde batetik, Cygnusek, Sagitario zodiakoko zeinuko beste konstelazio batzukin batera (Lyra eta Aquila, Sagittarius berarekin batera), Estinfaloko txorien mitoaren jatorrian paper esanguratsu bat izan lezakete, Herkulesek bete behar izan zituen hamabi lanetako bat.

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Cygnus (konstelazioa)
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak