Joan Gazteluzar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joan Gazteluzar
Bizitza
JaiotzaElbete, XVI. mendea
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea, 1620 ( urte)
Jarduerak
Jarduerakartista

Joan Gazteluzar (Elbete, ? - Iruñea, 1620) nafar erretaula-munta­tzaile eta arkitekto erromanista izan zen. Iruñeko Nabarreria kalean izan zuen lantegia. Haren erretauletako eskulturak, besteak beste, Ambrosio Bengoetxea, Bernabe Imberto eta Lope de Larrea artista handiek egin zituzten.[1]

Elbetekoa izan zen Gazteluzarren lehenbiziko erretauletako bat, bere sorterrikoa alegia. 1590 baino lehentxeago egina, Mikel goiaingeru, San Paulo eta Santa Helenaren kalitate handiko baxuerliebeak ditu, Ambrosio Bengoetxeak egindakoak, ziur asko. Bengoetxeak berak egin zituen Hiriberriko erretaulako eskulturak; Jasokundea da irudi-multzorik aipagarriena. Erretaularen arkitektura, berriz, Gazteluzarren lana da, Joanes Antxetak Kasedan eta Tafallan erabilitako moldeari jarraiki. 1606an tasatua izan zen.[1]

Horiez gainera, Egues, Imarkoain (1611), Zolina, Paternain eta Eneritzeko erretaula nagusiak egin zituen. Eneritzekoan Bernabe Imbertok zizelkatu zituen eskulturak. Gazteluzarrena izan liteke Arraitzako erretaula nagusia ere. Erretaula txikikoagoak egin zituen Azotz, Larraga eta Ororbiako elizetarako.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Gasteluzar, Juan de. enciclopedianavarra.com (Noiz kontsultatua: 2018-10-15).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan Gazteluzar