Kaseda
|
Kaseda |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Cáseda | ||
| Estatua Erkidegoa Merindadea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Zangozako merindadea |
||
| Alkatea | Jesús Espartza Iriarte (San Zoilo, ekuineko indep.) |
||
| Herritarra | kasedar | ||
| Koordenatuak | 42°31′26″N 1°22′4″W / 42.52389°N 1.36778°WKoordenatuak: 42°31′26″N 1°22′4″W / 42.52389°N 1.36778°W | ||
| Eremua | 85,30 km2 | ||
| Garaiera | 428 m | ||
| Distantzia | 59,5 km Iruñera | ||
| Posta kodea | 31490 |
||
| Biztanleria | 1.039 bizt (2009) | ||
| Dentsitatea | 12,18 bizt/km² | ||
| www.caseda.es http://www.caseda.es www.caseda.es | |||
Kaseda[1] Nafarroako udalerria da. Zangozako merindadeko herri honek 1.039 biztanle zituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 60 kilometrora dago.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta kokapena
Herria Nafarroa hego-ekialdean kokatzen da, Zangozako merindadeko hegoaldeko muturrean. Herrira heltzeko N-132 errepidea hartu behar da Zangoza-Tafallako norabidean. Behin Oibar igarota ezkerrerantz doan errepidea hartu behar da, eta hori 12 kilometroan jarraitu Kasedara iristeko.
Udalerriak Zarerekin eta Oibarrekin egiten du muga iparraldean; Zangozarekin ekialdean; Galipentzurekin mendebaldean; eta Zarrakaztelurekin hegoaldean. Azken herri hau Tuterako merindadeko herria da.
[aldatu] Klima eta landaredia
Kasedako klima mediterraneoar kontinentala da. Urteko batez besteko prezipitazioak 400-600mm ingurukoak dira eta 60-100 egunetan jausten dira, batez ere udazkenean eta udaberrian. Urteko batez besteko tenperatura 12 °C eta 14 °C artekoa da, udan tenperaturak 35 °C ingurura igo eta neguan 0 °C gradura jaisten dira.
Neguak hotzak eta euritsuak dira, eta udak beroak eta lehorrak. Aldaketa termikoak nahiko handiak dira, eta udaberriko eta udazkeneko egun batzuetan tenperatura maximoaren eta minimoaren artean 20 graduko aldea egon daiteke.
[aldatu] Estazio meteorologikoa
Kasedan, itsasoaren mailatik 439 metrora, Nafarroako gobernuak 1974an jarritako estazio meteorologikoa dago.[2]
[aldatu] Banaketa administratiboa
Kaseda herrigunetik hamabi kilometro hegoaldera, San Isidro del Pinar izeneko herrixka dago. Espainiako gobernuak sortu zuen 1950eko hamarkadan eta gaur egun 37 biztanle baino ez ditu.
[aldatu] Historia
Kaseda Oibarko udalerrietako bat izan zen Erdi Aroan zehar. 1129an Alfonso I.a erregeak Daroca eta Soriako foruak eman zizkien kasedarrei, gaur egun udaleko artxiboan gordetzen den dokumentu baten bidez. 1413an Carlos III.a erregeak herritarren kaperatasuna onartu eta berretsi zuen. Juan II.ak, herriak gerretan emandako laguntza eskertzeko, jarlekua eskaini zion Kasedari Nafarroako gorteetan, Kaseda "udal on" izendatuz. Horrez gain, bere alkatea izendatzeko eta asteroko merkatu bat antolatzeko eskubidea eman zizkien. Merkatua asteazkenetan antolatzen zen. Eskubide haiekin batera, Kasedarrak herritar libre deklaratu zituen.
Kaseda Aragoiko erresumaren mugatik gertu zegoen, eta horregatik, erresuma horren aurkako gerretan, Nafarroako erresumaren gotorleku izan zen. Gaur egun, antzinako harresiaren eta dorretxearen aztarnak ageri dira Kasedako plaza nagusiaren alboan. Antzina, gaztelua izan zen herriaren gunerik altuenean.
1512an Gaztelak Nafarroa konkistatzean, herritarrek Albako dukearen esana bete zuten, eta honek udalerriko pribilegio eta ohiturak betetzen jarraituko zuela agindu zuen. Horrez gain, Kaseda Nafarroan jarraituko zuela agindu zuen.
[aldatu] Berkonkista saioa
1521ean, Nafarroako eta Frantziako gizonez osaturik eta Asparrosko jaunak zuzendurik, armada batek Nafarroa birkonkistatzeko saioa egin zuen. Gaztelako ejerzitoak eta Naiarako duke erregeordeak Iruñetik ihes egin behar izan zuten, erasoa zela eta. Kasedako, Zangozako eta Esako herritarrek Esako zubian Calahorrako konpainiari eraso zioten.
Hala ere, Asparrosko jaunak Noaingo borroka galtzean, Naiarako dukeak Nafarroaosoa berriz kontrolatzea lortu zen. Horren ondoren, Gaztelako okupatzaileen aurka egindakoetan lagundu zutenak epaitu eta zigortu zituzten, horien artean kasedar batzuk.
[aldatu] XIX. mendetik aurrera
Napoleonen inbasioan, Javier de Minaren soldaduetako batzuek Kasedan hartu zuten ostatu. 1810eko abenduaren 26an, soldaduek jazarrita ihesean zebiltzan soldatu frantsesak erreka igarotzen saiatu ziren Caparrosorako bidean, baina kasedarrek zubirako bidea itxi egin zuten.
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1.573 | 1.581 | 1.657 | 1.722 | 1.869 | 1.898 | 1.950 | 1.830 | 1.345 | 1.145 | 1.124 | 1.053 | 1.054 |
2008ko erroldaren arabera, 23 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %2,10 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
[aldatu] Ondarea
[aldatu] Andre Mariaren eliza
Harriz eginiko eliza gotikoa da. Gurutze latindarraren itxurako oinarria dauka, eta bi sarrera. Bata gotikoa eta bestea gotiko-pizkundetarra. Eraikuntza lanak 1533 hasi eta berrogei urte beranduago amaitu zituzten. Antzinako beste eliza zahar bat ordezkatzeko eraiki zuten. Nabea, klabedun gurutzearen itxurako ganga estaldura dauka.
Eliza barruan lau erretaula daude. Erretaula nagusia, estilo erromanistakoa, erredentzioaren pasarteak irudikatzen ditu. Intxaurrondo egurrez egina, Antxeta eskulturgile ezagunak egin zuen 1581an. Andre Mariaren elizako organoa, errokoko estilokoa da, gehien bat, musika tresnaren apaindura nabarmenduz.
Elizaren kanpoaldea XIX. mendearen azken erdian zaharberritu bazen ere, oraindik ere jatorrizko fatxadaren elementuak mantentzen dira gaur egun.
[aldatu] San Zoilo baseliza
Eraikin gotikoa da, XIV. mendearen erdialdean Iruñeko gotzainaren eta Barbazango Arnalten ekimenez eraikia. Baselizaren sarreran, Nafarroako erregeen armarria daraman oilar bat nabarmentzen da, garai hartan Nafarroan boterean zegoen Evreux dinastiarena alegia.
Baselizak Erriberriko eta San Martin Unxko Andra Mari baselizen ezaugarri berak ditu, Nafarroan XIV. mendean eginiko eliza askok bezala.
[aldatu] San Pedro baseliza
Berez Agate Deunaren omenez eraikia, muino baten gainean dago. Aragon ibaiaren haranaren ikuspegi ederraz goza daiteke gainetik.
[aldatu] Jaiak eta ospakizunak
Kasedako herriko jaiak irailaren 9aren inguruan ospatzen dira, erlikia santuen omenez. Horrez gain, otsailean Agate Deunaren eguna eta maiatzaren 15ean San Zoilo baselizarako erromeria antolatzen dira.
[aldatu] Politika
[aldatu] Udal hauteskundeak
2003an bezala, Kasedako alkatea UPN alderditik gertu dagoen San Zoilo (Agrupación San Zoilo de Cáseda, ASZC) zerrendako Jesús Antonio Espartza Iriarte atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Udaleko bederatzi zinegotzietatik bost lortu zituen taldeak, eta hortaz gehiengo osoa udalean. Beste bi zerrendek ere ordezkaritza lortu zuten: APCk 2 zinegotzi eta Izquierda de Cáseda-Kasedako Langileak (IC-KL, ezkertiar eta abertzaleak) izenekoak bakarra. Baliogabeko botoak 13 izan ziren (emandako guztien %1,67) eta 27 boto zuri izan ziren (botoen %3,53). Abstentzioa %23,80koa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| San Zoilo | 391 | 5 |
| APC | 222 | 3 |
| IC-KL | 125 | 1 |
2011n San Zoilok (5 zinegotzi) eta Iriartek beren nagusitasuna berretsi zuten; aldaketa bakarra aurkeztu ziren beste bi taldeen artean suertatu zen: PSNk eta Izquierda de Cáseda-Kasedako Langileak berdinduta geratu ziren boto eta hautetsi (bina) kopuruan.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| San Zoilo | 380 | 5 |
| IC-KL | 150 | 2 |
| PSN | 150 | 2 |
[aldatu] Udaletxea
Lehen udaletxeari buruzko lehen aipamena 1783koa da. Merkatuaren plazan zegoen, elizaren ondoan. Kasedako lan maisua zen Antonio Navarrok eraiki zuen, aurretik zegoen eraikina handituz. Horretarako, udaletxearen ondoko etxea erosi zuten, Lino Iberoren etxea. Udaletxe zahar ura arkuz eta zutabez osatuta zegoen, eta beheko solairuan herriko merkatua antolatzen zen.
Udaletxe berria plaza berean eraiki zen, udaletxe zaharraren aurrean. Gaur egungo udaletxea, berriz,1985. urtean eraikitzen hasi zen eraikuntza modernoa da. Bi solairu dauzka, eta udal bulegoez gain, udaltzaingoaren egoitza, Bake Auzitegia, eta herriko gainontzeko azpiegiturak daude bertan. Udaletxe berria 1987ko otsailaren 5ean inauguratu zen. Udala alkateak eta zortzi zinegotzik osatzen dute.
- HELBIDEA: Merkatu plaza, 2
[aldatu] Kasedako alkateen zerrenda
| Urteak | Alkatea | Alderdia |
|---|---|---|
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | Jesús Espartza Iriarte | San Zoilo |
| 2007-2011 | Jesús Espartza Iriarte | San Zoilo |
| 2011- | Jesús Espartza Iriarte | San Zoilo |
[aldatu] Euskara
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Kaseda eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %4,43k zekien euskaraz hitz egiten.
2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Kaseda ) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[3].
[aldatu] Azpiegitura eta garraioak
La Sanguesina Veloz edo Zangozar Azkarra izeneko autobus konpainiak Kaseda Zangoza, Iruñea eta inguruko herriekin batzen ditu. Linea nagusiak honako hauek dira:
[aldatu] Kirolak
- Beti Casedano, futbol taldea.
[aldatu] Kasedar ezagunak
- Francisco Javier Saenz de Oiza (1918 - 2000) arkitektoa.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Kasedako udalaren webgunea.
- (Gaztelaniaz) Kasedari buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Oibar-Kaparroso errepidearen ikuspegia Google Street View-n.