Juan Antxeta

Wikipedia(e)tik
(Joanes Antxetatik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zaragozako katedralaren erretaula, Antxetaren lanak dituena.
Artikulu hau eskultoreari buruzkoa da; musikaria gaitzat duena beste hau da: Joanes Antxieta

Joanes Antxeta[1] (Azpeitia, 1540 inguru – Iruñea, 1588ko azaroaren 30a) euskal eskultorea izan zen, manierista hain zuzen ere. Zur eta alabastrozko bere lanak Euskal Herrian ez ezik, Burgos, Errioxa eta Aragoin ere egin zituen.

[aldatu] Biografia

Bere lanetan, Italiako eskultoreen laneen eragina zela eta, litekeena da bertan ikastea; hala ere ez daude bisita horri buruzko agiririk.

1547 eta 1550 artean Iruñeko "Nuestra Señora de la Misericordia" izeneko antzinako ospitalearen kaperan (egun Nafarroako museoa dena) gotiko-pizkundetar estilozko erretaula egin zuen.

1565 inguru Valladoliden izan arren, laster joan zen Briviescara, ziur asko Gaspar Becerrak Santa Klara elizaren komentuan egindako erretaulan laguntzeko. Becerraren manierismoz gain, Erromako klasizismoak eragin handia zuen bere lanean.

Becerrarekin batera 1558 inguru Astorgako katedralean lan egin ondoren, Gaztelan lan egiten jarraitu zuen. Nahiz eta Juan de Junik hiltzean bere testamenduan Medina de Riosecon egiten ari zen erretaula bukatzeko gai zen eskultore bakar izendatu, erretaula Esteban Jordánek bukatu zuen. 1571an Zaragozako katedralaren erretaula bukatu zuen[2]

1575 eta 1578 artean Jakako katedralaren Trinitarien kaperan lan egin zuen: bertan egin zuen Aitaren eskulturan nabarmentzekoa da Michelangeloren eragina.

[aldatu] Erreferentziak

  1. Euskal Wikipedian, arau orokortzat, EIMAren Onomastika lanean zehaztutako irizpideak aplikatzen ditugu. Ikus euskal Wikipediako politika, antroponimiaz.
  2. Fatás, Guillermo (zuzend.), "Guía Histórico-Artística de Zaragoza", Zaragoza, «Fernando el Católico» Erakundea-Zaragozako Udala, 2008, 4. ed., 147-148. orr. ISBN 978-84-7820-948-4.

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak