Larraga
|
Larraga |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Larraga | ||
| Estatua Erkidegoa Merindadea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Erriberriko merindadea |
||
| Alkatea | Antonio Lamberto Urkixo (PSN) | ||
| Herritarra | larragar | ||
| Koordenatuak | 42°33′47″N 1°50′55″W / 42.56306°N 1.84861°WKoordenatuak: 42°33′47″N 1°50′55″W / 42.56306°N 1.84861°W | ||
| Eremua | 77,16 km2 | ||
| Garaiera | 452 m | ||
| Posta kodea | 31251 |
||
| Biztanleria | 2.121 bizt (2009) | ||
| Dentsitatea | 27,49 bizt/km² | ||
| www.larraga.es http://www.larraga.es www.larraga.es | |||
Larraga Nafarroako udalerria da. Erriberriko merindadeko herri honek 2.121 biztanle zituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 48 kilometrora dago.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta kokapena
Herria, Nafarroa erdialde-hegoaldean kokatzen da, hara heltzeko NA-132 errepidea Lizarra-Tafalla norabidea jarraitu eta orduan, Larragara doan errepidea hartu behar da.
Larragak Mendigorriarekin egiten du muga iparraldean, Oteitzarekin mendebaldean, Artaxoa eta Tafallarekin mendebaldean, eta Berbintzana eta Lerinekin hegoaldean.
[aldatu] Klima eta landaredia
Udalerriak klima mediterraniarra dauka, udak bero eta lehorrak izaten dira, eta urte osoan zehar zabaltasun termikoa nahiko handia da, hogei gradura artekoa. Neguak, hotzak izaten dira, eta izozte egunak ohikoak dira azarotik otsailera. Urteko batez besteko tenperatura 13 gradu eta prezipitazioak 500mm dira. Urteroko egun euritsuak 80 baino ez dira.
XIX. mendearen hasieran arte ugari zegoen udalerrian, batez ere Baigorri izeneko gunetik gertu. Baina nekazaritza eta gizakiaren eraginez, jatorrizko landaredia ibaien ertzetetan baino ez dago egun. Nafarroako herri askotan bezala, pinuak birlandatu zituzten XIX. mendearen amaieratik aurrera.
[aldatu] Ondarea
- San Miguel Arkaingeruaren parrokia. Erdi aroko eraikina da eta XVI. mende eta XVII. mendeetan handitu zuten. Elizako kanpandorrea XVIII. mendekoa da.
- Foruen plaza.
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1.782 | 1.873 | 1.996 | 2.428 | 2.487 | 2.502 | 2.501 | 2.390 | 2.177 | 1.894 | 1.892 | 1.920 | 2.021 |
2008ko erroldaren arabera, 319 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %15,58 (Nafarroako batez bestekoaren gainetik).
[aldatu] Politika
[aldatu] Udal hauteskundeak
2007an Unión del Pueblo de Larraga (UPL, herrian UPNk hartu zuen izena) taldeko María Luisa Ibáñez Garcia aukeratu zuten alkate. Hauteskundeetan talderik bozkatuena izan zen, gehiengo osoa lortu gabe; beste taldeak ados jarri ez zirenez, alkatetza lortu zuten. Zuriz emandako botoak 22 izan ziren (emandako boto guztien %2,22), eta balio gabeko botoak 93 (emandako botoen %8,57). Abstentzioa, berriz, %30 izan zen.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| UPL | 378 | 4 |
| PSN | 359 | 4 |
| Independientes por Larraga | 233 | 3 |
2011n aurkeztutako zerrendak eta lortu zituzten zinegotziak: Unión del Pueblo de Larraga (UPL, 5), PSN (3) eta Bildu. Aldiz, azken honen botoen laguntzaz eta herri mailako edukien gaineko akordioan[1] oinarrituta PSNko Antonio Lamberto aukeratu zuten alkate; 2011n itun hau gertatu zen udalerri bakarra izan zen.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| UPL | 394 | 5 |
| PSN | 303 | 3 |
| Bildu | 291 | 3 |
[aldatu] Udaletxea
Foruen plazan dauden eraikin guztiak bezala, udaletxea ere 1732. urtean hasi zen eraikitzen, Juan Larrea arkitektoaren diseinuaren arabera. Eraikuntza harrizkoa da, eta mugarrien gainean eutsitako erdi puntuko arkuez osatutako iraganbidea dauka. Lehen solairuan korritutako balkoia eta XVIII. mendeko armarri barrokoa daude.
XX. mendearen amaieran, eraikinaren zaharberritzea egin zen, Nafarroako gobernuak emandako dirulaguntzari esker. Lanek 56 milioi pezetako aurrekontua izan zuten. Zaharberritzea 1987an amaitu zen eta urte bereko irailaren 27an inaugurazio ekitaldi bat egin zuten agintariek.
Larragako udaletxeko idazkaria, Eslaba, Ezporogi, Zare eta Lergako idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Foruen Plaza, 1
[aldatu] Larragako alkateen zerrenda
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | Jesus Mari Sueskun Molinero | Independientes por Larraga |
| 2007-2011 | María Luisa Ibánez García | Unión del Pueblo de Larraga |
| 2011-2015 | Antonio Lamberto Urkixo | PSN |
[aldatu] Euskara
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Larraga eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %1,45ek zekien euskaraz hitz egiten.
2009an Larraga, Mendigorria eta Artaxoako guraso batzuek Biderra taldea sortu zuten, hiru herri horietako umeek irakaskuntza publikoan euskaraz -hau da, D ereduan- ikasi ahal izateko beharrezkoak diren neurriak lortu nahian.
[aldatu] Azpiegitura eta garraioak
La Tafallesa autobus konpainiak Lerin eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak lau zerbitzu ditu Iruñerako norabidean, eta bi zerbitzu Nafarroako hiriburutik Lerinerako norabidean. Ibilbidea honakoa da:
- Lerin - Berbintzana - Larraga - Tafalla - Puiu - Barasoain - Tebas-Muru Artederreta - Noain eta Iruñea
[aldatu] Jaiak eta ospakizunak
Herriko jaiak irailaren 29aren inguruan ospatzen dira San Migelen omenez.
[aldatu] Zerbitzuak
Garesen egoitza nagusia duen "Izarbeibarko Mankomunitatea", zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuez arduratzen da Larraga eta eskualdeko beste hainbat herritan.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Akordioa Gerinda Bai blogean.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Larragako udalaren webgunea.
- (Gaztelaniaz) Larragari buruzko webgunea.
- (Gaztelaniaz) Larragari buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Larragako Kale Nagusiaren ikuspegia Google Street View-n.