Joana Olasagasti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joana Olasagasti

Bizitza
JaiotzaBaiona, 1990 (33/34 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakdantzaria, dantza irakaslea, koreografoa eta aurkezlea

Joana Olasagasti (Baiona, Lapurdi, 1990) dantzaria eta koreografoa da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urratsak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

7 urterekin hasi zen dantzan Ziburuko (Lapurdi) elkarte batean eta harrezkero ez da gelditu, batez ere dantza modernoa landuz. Euskal ikasketak Baionan eginik,[1] 22 urterekin Bartzelonara joan zen, dantza ikasketak egitera. Varium izeneko eskolara sartu eta han jardun zuen hiru urtez.[2]

Bartzelonan ikasi zuen eta Europako hainbat lekutan dantza egin ondoren Euskal Herrira itzuli zen 2016an. Dantzari lotutako hainbat proiektutan parte hartu du: kabareta, zirku berria, haurrentzako emanaldiak, dantza eskolak, dantza proiektu pertsonalak.[3]

Kabareta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrira itzuli eta bi hilabeteren buruan Mike Angels kabareteko koreografoa ezagutu zuen. Haren ezagutza egin, eta kabaretari heldu zion Joanak . "Ez nuen batere onartzen, baina betidanik maite nituen dirdirak eta lumak". Zailena sentsualitatea agertzea dela dio, "emaztearen gorputza ikusi behar da, feminitate hori atera behar da"[4] eta horretarako hainbat xehetasunek laguntzen dutela erran du; makillajeak, betile faltsuek, jantzi bereziek, lumek eta dirdirek. Bestalde, izen artistikoarekin oholtzaratzen dira, Joana, Lina izenarekin oholtzaratu zen, "Horrek lana errazten du, ez delako Joana eszena gainera igotzen, baizik eta beste norbait".[5]

Mundu berri bat deskubritzeaz gain, kabaretak dantzaz bizitzeko bidea ireki zion, Kabaretari esker sartu baitzen intermitentzian. Artistek Frantzian duten estatu berezi da intermitentzia,ekonomikoki babesten ditu, baina emanaldi kopuru minimo bat egin behar da horretarako. Olasagastik kabaretari esker lortu du gutxiengo hori.[6]

Koreografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zarelako zarelako dantza konpainian dantza irakasle gisa dabil eta koreografiak eta bakarkakoak muntatu ditu.

  • Zergatik ez? ikuskizunerako koreografia
  • Hariz hari ikuskizunerako bakarkako bat.
  • Amour(s) haurrentzako ikusgarriak. Taula gainean, malabarista bat, akrobata bat, antzezle bat eta Olasagasati dantzan.[7][8]
  • Pitxunetik haurrentzako ikusgarriak. [2]
  • Xilko Gipuzkoako Dantzaguneko instalazioetan landu du. .[6]

Aurkezle-animatzaile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2018an Pilota partida animatu zuen eta Ipar Euskal Herriaren ezagutzeko parada ezin hobea izan zela azpimarratu zuen. (Kanaldude). [9]
  • 2020an Kanaldude Herri Telebistan martxan jarri zuten talkshow berrian parte hartu zuen; literatura, zientziak, jendarte mugimenduak, arlo sozialak eta beste hainbat gai jorratzen dituen saioa. [10]
  • 2020an Kanalkude Herri Telebistan Haurrekin dantzan etxean saioak dinamizatu zituen, konfinandumendu garaian.
  • 2021ean Kanalkude Herri Telebistan Zinez saioa aurkezten hasi zen.[11]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Joana Olasagasti: Garaikide» gureirratia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  2. a b Ibargarai, Joana. ««Dantzan segitu nahi dut, baina denera mugi naiteke»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  3. Goikoetxea, Jakes. ««Edonork egin dezake dantza, denei irekia da»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  4. «Joana Olasagasti: 'Emaztearen gorputza ikusi behar da, feminitate hori atera behar da'» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  5. «Beti kabaretan» gureirratia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  6. a b puntapioa. «Joana Olasagasti: "Emaztearen gorputza ikusi behar da, feminitate hori atera behar da"» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  7. Ble, Magazine en Euskara France. «Joana Olasagasti dantzaria "Amour(s)" sorkuntzan ariko da, Ezec le Floch konpainia : sustengua behar» Mixcloud (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  8. Amours Joana Olasagasti. (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  9. Joana Olasagasti, pilotako finalen animazioan. (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  10. elkartea, IPARLA BAIGURA KOMUNIKAZIOA. (2020-01-23). «Kanaldudek Harri Salda emankizuna estreinatuko du» Kazeta.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  11. Urkizu, Urtzi. ««Badago zer erran euskal zinemaz»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-01-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]