Joanes Haraneder

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Joannes Haranederren Philotea, edo devocioneraco bide erakusçaillea-ren lehenbiziko edizioaren azala (Tolosa, 1749) (KOLDO MITXELENA Kulturunea).

Joanes Haraneder (Donibane Lohizune, Lapurdi, 1669 - ????) euskal idazle lapurtarra zen. Familia nobletik zetorren eta bere jaioterrian bertan egon zen apaiz. Itun Berriaren lehen euskarazko moldaketa katolikoa egin zuen. Lau Ebanjelioak, Apostoluen Eginak, Gutunak eta Apokalipsia jasotzen zituen itzulpenaren eskuizkribua 1740. urtekoa bazen ere, ez zen 1855. urtea arte argitara eman, Dassance eta Harriet apaiz eta argitaldariek egokitu zuten arte, alegia, Jesu-Christo gure Iaunaren Testament Berria izenburuarekin.

Lau Ebanjelioak baino ez zituen jasotzen ordea. Mitxelenaren ustez Haranederrek laguntzaileak izan zituen. Lan osoak argia ikusi du gure egunetan Obras vascongadas del doctor labortano Joannes d´Etxeberri izenburupean. Philotea, edo devocioneraco bide erakusçaillea Haranederren bigarren itzulpena 1749. urtean argitaratu zen Okzitaniako Tolosan, Silvain Pouvreauk 1664rako euskaratua bazuen ere. Handik urte betera Aita Lorenzo Scupoliren Combattimento espirituale liburuaren itzulpen lana argitaratu zuen Gudu izpirituala izenburuarekin.

Eduki-taula

[aldatu] Lanak

[aldatu] Erlijioa

  • Jesu-Christo gure Iaunaren Testament Berria (1740) argitaratu gabe
  • Philotea edo devocioneraco bide erakusçaillea (Tolosa, 1749)
  • Gudu izpirituala (Tolosa, 1750)

[aldatu] Kanpo loturak


Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak