Patxi Altuna

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Patxi Altuna
Patxi Altuna
Patxi Altuna 1989an.
Datu pertsonalak
Izen osoa Patxi Altuna Bengoetxea
Jaio 1927ko irailaren 8a
Azpeitia (Gipuzkoa)
Hil 2006ko urtarrilaren 20a
Azpeitia (Gipuzkoa)

Aita Patxi Altuna Bengoetxea (Azpeitia, Gipuzkoa, 1927ko irailaren 8a - Azpeitia, Gipuzkoa, 2006ko urtarrilaren 20a) euskalaria, euskal idazlea eta jesulaguna izan zen. Euskal aldizkarietan hainbat artikulu idatzi zituen, Nornai eta Kanpaxa goitizenak erabiliz maiz.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batxilergoa Xabierren egin zuen. 1945ean Jesusen Konpainiako Loiolako nobiziatuan sartu zen eta bi urte eman zituen. 1947 eta 1950 bitartean Urduñara joan zen Junioradoa egitera. Junioradoan latina eta grekoa aise menderatzen zituenez, nagusiak perficita egitera bultzatu zuen 1949an. Beraz, 1949ra Loiolara bueltatu zen eta Luis Azagrarekin batera perficit urtea egin zuen.

1950etik 1953ra Filosofia ikasi zuen eta lizentziatu zen Oñan (Burgos). Ikasketak amaitu orduko, Salamancako Unibertsitate Zibilean sartu eta Ikasketa Klasikoak ikasten hasi zen. 1957an lizentziatu zen. 1957tik 1958ra, Doktoregoko ikasketak egin zituen. 1958an Teologia ikasketak hasi zituen Oñan eta Innsbrucken (Austria) jarraitu zituen 1959tik 1962ra. 1961eko uztailaren 26an apaiztu zen Patxi.

1962tik 1963ra arte Hirugarren Probantza ikasketak egin zituen Gandian, jesulaguna izateko ikasketen azken urratsa alegia. 1963ko uztailean Euskal Herrira itzuli zen irakasle aritzeko Donostian. Bertan mezak ere eman zituen eta 1964ko abuztuaren 15ean azken botoak egin zituen.

Donostiako Residencia de los Padres Jesuitas ematen zuen meza euskaraz. Hasieran, hamabost egunetan behin hasi zen eta azkenik igandero. Hasieran bere mezetan jende gutxi biltzen zituen, baina bere elizkizunak ospea hartuz joan ziren eta geroz jende gehiago bilduz. Francoren diktaduraren garaiak zirela eta adierazpen askatasuna murritza zela kontutan hartuz, gai jakin batzuez hitz egiteko eta salatzeko ausardia erakutsi zuen. Hori zela eta, poliziak izuna bat jarri zion eta ezkutuko poliziak bere mezetara joaten hasi ziren, zaindu beharreko pertsonatzat hartu zutelako.

1974ko abenduaren 8an, Ama Birjinaren egunean, meza eman zuen. Aste hartan zehar, Donostian poliziak hogei gazte atxilotu zituen ETAko ustezko kideak zirelakoan, eta Patxik gazte horien egoera salatu zuen eta bere sermoia Hortikan zaude Euskal Herriko seme gaixo... abestiarekin amaitu zuen. Hori zela eta, polizia bere bila joan zitzaion, baina ez zuten aurkitu Azpeitiara bazkaltzera joan zelako. Gipuzkoako Ikasketa Unibertsitario eta Teknikoko erretoreak Patxiri abisua eman, eta honek hurrengo egunean bere burua aurkeztu zuen komisarian. Hurrengo egunean Espainiako Auzitegi Gorenaren aurrera eraman zuten eta 1974ko abenduaren 10 Carabanchelgo kartzelan sartu zuten ETAko presoen aldeko apologia egitea egotzita. Bertan beste apaiz gehiagorekin egon zen. 1975ko martxoaren 10ean aske utzi zuten 90 eguneko zigorra osorik bete ondoren.

1976an Gipuzkoako Ikasketa Unibertsitario eta Tekniko eskolan, Bilboko Deustuko Unibertsitatean eta Gasteizko Euskal Herriko Unibertsitatean Euskal Filologia karreraren sorrera eman zen. Hortaz geroztik, Patxi Altunak Euskal Filologia irakasteari ekin zion

Euskaltzaindiak 1965ean euskaltzain urgazle izendatu zuen eta euskaltzain oso, berriz, 1980ko garagarrilaren 31an, Jose Maria Lojendioren ordez.

2000-2001 ikasturtea izan zen Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean Euskal Filologiako ikasketak eman zituen azken urtea. 2001eko uztailean Loiolara itzuli zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen lerroan, Luis Villasante eta Juan San Martin, Euskaltzaindiak Euskal Herriko erakunde publikoekin akordioa sinatu zuen egunean. Haien atzean, Federico Krutwig, Patxi Altuna, Alfonso Irigoien eta Pello Salaburu.
  • Euskera, ire laguna! (1967, Gero-Mensajero)
  • Ariketak, euskera ire laguna (1968, Gero-Mensajero)
  • Euskera, hire laguna, bizkaieraz (1969, Gero-Mensajero)
  • Euskera, hire laguna: bigarren liburua (1969, Gero-Mensajero)
  • Euskal aditza. Batua? Baturakoa? (1971, Gero-Mensajero)
  • Euskara, hire laguna: lehen liburua, euskara batuan (1972, Gero-Mensajero, Bigarren argitaraldia)
  • Mitxelenaren idazlan hautatuak (1972, Gero-Mensajero)
  • Etxepareren hiztegia (Lexicón Dechepariano) (1979, Gero-Mensajero)
  • Versificación de Dechepare: métrica y pronunciación (1979, Gero-Mensajero)
  • Ongui iltzen laguntzeco itzgaiac / Joakin Lizarraga (1984)
  • Estefanía Zabala, José María, S.J.: «Maestro de vascos» (1990)
  • Ioannes de Haraneder: Jesu Christoren Evangelioa Saindua (1990)
  • Euskal bertsogintzaz: XVIII, XIX, XX. mendeko jesuita gazteek egin neurtitzak. Azterketa metrikoa (2000, Deustuko Unibertsitatea)
  • Euskal morfologiaren historia' (2001, Elkarlanean; Miren Azkaraterekin elkarlanean).
  • Raimundo Olabide (2001, Eusko Jaurlaritza, Bidegileak bilduma)
  • Euskal Morfologiaren Historia (2001). Miren Azkaraterekin.
  • Haizeak ez eramango! (2002, Deustuko Unibertsitatea)
  • Umetako oroitzak - Kittarra (2002)
  • Izaten hasi - ISBN 84-932681-4-3

Edizio kritikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Linguae Vasconum Primitiae de Bernard Etxepare (1945) (1980, Euskaltzaindia)
  • Etxeberri Ziburukoa, Ioannes: Manual Devotionezcoa: lehen zatia (1981)
  • Mendiburu, Sebastián; Mendibururen idazlan argitaragabeak (I eta II) (1982)
  • Duvoisin, Jean Baptiste; Laborantzako liburua (1986)
  • Bartolomé de Santa Teresa; Euskal errijetako olgueeta ta dantzen neurriz gatz-ozpinduba (1987)
  • Iturriaga, Agustin Pascual de; Jolasak, (1842) (1987)
  • Tartas, Juan de; Onsa Hilceco Bidia-ren bi lehen kapituluak (1987)
  • Tartas, Juan de; Onsa hilceco Bidia, 1666 (1995)
  • Tartas, Juan de; Arima penitentearen occupatione devotac (1996)
  • Aita Aranaren "Egunaria" (2000, Euskaltzaindia)

Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hillen aldeko mintzaldia: Tukidides, II liburua (1980)
  • Loiolako San Ignazioren gogojardunak (2004, Klasikoak S.A.)

Artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Azpeitiko euskerea aztertuz (1956)
  • Olabide A. ta Kisto’ren Antz-bidea (1958)
  • Larramendiren hiztegi berria (1967)
  • Oihernarten metrika (1979)
  • Etxepare herri poeta (1981)
  • Etxeparerenak nahas-mahas (1981)
  • Mendibururen mintzaira (1981)
  • Mendibururen inguruan (1982)
  • Azpitarteren hiztegi argitaragabea Loiolan (1985)
  • Bonapartek eta aita Aranak elkarri egin kartak (1985)
  • Azpeitiko euskal ebakeraz (1985)
  • Orixek Jesusen Lagundian emaniko urteak (1989)
  • Aita Patxi Etxeberria S.J. (1990)
  • Aita Larramendiren bizitza (1990)
  • Larramendi euskaldun berritua (1990)
  • Larramendiren haurtzaroko urteak (1991)
  • Oihernarten neurtitzetako adiztegia (1994)
  • Lapurtarrak Oihernartekin haserre? (1994)
  • Oihenarten euskal prosodia (1994)
  • Raimundo Olabideren bizitza eta lanak (1994)
  • Etxepareren 450. urteurrenaren hondakinak (1996)
  • Jose Inazio Arana jesuitaren bizitza (I eta II) (1997)
  • Jose Inazio Arana jesuitaren bizitza. VI: Loiolako obrak (1997)
  • Joan zen mendeko jesuita gazteen euskal olerkiak (1998)
  • Mr. d’Abbadie eta Arana José Ignacio (1998)
  • Errexilko euskara duela 200 urte (2002)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]