Sarako Eskola

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sarako Eskola XVII. mendeko Euskal Literaturaren mugimendua zen. Eskolaren kideak Lapurdiko Sara, Donibane Lohizune eta Ziburu sortzen duten triangeluan sortuak ziren.

Eduki-taula

[aldatu] Jatorria

XVII. mendea izpiritualtasunaz beteko mendea zen, eta kultura oso lotuta zen izpiritualtasunari. Izpiritualtasuna hedatzeko inguruko apaizek herri hizkuntza erabili zuten: euskara. Hori zela eta, XVII. mendea euskal kulturaren pizkundearen mendea zen. Sarako eskola berez ez zen eskola bat baizik eta ezaugarri amankomunak zituzten idazle talde bat edo mugimendu literario bat. Mende hura Sarako eskolarena ez ezik Arnaud Oihenart edo Juan Tartas bezalako idazleena ere bada.

[aldatu] Kideak

"Axular", Joannes Haraneder, Pierre Argaiñaratz, Silvain Pouvreau, Joanes Etxeberri apaizak kideak ziren, baina baita Joannes Haranburu , Esteve Materre, Stephanus Hirigoiti, Klaberia, Gillentena, Hegi eta Voltoire idazleak ere.

[aldatu] Ezaugarriak

Sarako eskolako idazleen ezaugarri amankomunak honako hauexek dira:

  • Gehienak liburu erlijiosoak idazten zituzten elizgizonak ziren.
  • Guztiek heziketa humanistiko sakona zuten.
  • Herri euskara erabili zuten, Joanes Leizarragak erabili zituen maila jasoa aldenduta.
  • Talde bat osatzen zuten eta elkarri zentsuratu zioten.
  • Bereziki poesia jorratu zuten.

[aldatu] Kritika

Patxi Salaberri bezalako adituek zalantzan jartzen dute benetan "eskola" batez hitz egin dezakegunik. Ez dago argi idazle horien artean benetako adiskidetasun edo lankidego hartu-emanik egon zitekeenik. "Sarako Eskola" taldearen barnean sartu izan dira geografikoki, kronologikoki nahiz hierarkia sozialaren aldetik oso urrun dauden pertsonak. Kontzeptu hori garai jakin bateko idazleak biltzeko etiketa baino ez litzateke izango.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak