Joaquin Gaztanbide

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Joaquin Romualdo Gaztanbide Garbaio (Tutera, Nafarroa, 1822ko otsailaren 7a - Madril, Espainia, 1870eko martxoaren 18a) Erromantizismo garaiko musikagilea izan zen, zartzuela egilea izateagatik batez ere ezaguna. Guztira 44 zartzuela idatzi zituen.

Eduki-taula

[aldatu] Biografia

Solfeo ikasketak jaioterrian hasi zituen, bertako katedralaren musikaria zen Pablo Rublarekin.

1834an, 12 urte baino ez zituela, osabak Iruñera bidali zuen, Jose Gelbenzu eta Mariano Garciarekin piano eta konposatzea ikastera.

1842an Madrila joan zen, eta Maria Cristina kontserbatorioan ikasi zuen. 6 urte geroago Teatro Español de Madrid delakoaren orkestraren zuzendari izendatu zuten.

1856an Teatro de la Zarzuelako bazkide sartu zen, eta hango konpositore eta zuzendari ere izan zen.

[aldatu] Zartzuela nagusiak

Idatzi zituen 44 zartzueletatik, hauek dira ezagunenak:

  1. La Mensajera, 1849.
  2. El valle de Andorra, 1851.
  3. Catalina, 1854.
  4. Los magiares, 1857.
  5. El juramento, 1858.
  6. La conquista de Madrid, 1863.

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak