Joe Cocker
Wikipedia(e)tik
Joe Cocker rock kantari britainiarra da (Sheffield, 1944). Ahots erlats eta sentibera du ezaugarri nagusietako bat. 1960ko hamarkadan hainbat taldetan ibili zen, eta zenbait soul musikariren egokitzapenek egin zuten ezagun (Ray Charlesenek, adibidez). Beste musikari batzuen kantuak abesten espezializatu zen, eta Woodstockeko kantaldi famatuan parte hartu zuen, 1969an, baita haren oroimenezko jaialdian ere, 1994an.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.