Johan Bruyneel

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Johan Bruyneel 2009an.

Johan Bruyneel (Izegem, 1964ko abuztuak 23) txirrindulari ohi belgiar bat da, profesionala 1989 eta 1998 artean, denbora horretan 29 garaipen lortu zituelarik.

1996an Atlantako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen.

Errodadore ona, bere palmaresean Frantziako Tourrean lortutako bi garaipen ditu, lasterketa honetan behin 7. amaitzea lortu zuelarik. Espainiako Vueltan ere lortu zuen etapa garaipen bat, lasterketa honetan 3. postuan amaitzea lortuz.

Bere karrera profesionala amaitu ostean, Johan Bruyneel Us Postal taldeko kirol zuzendari bihurtu zen, talde honetan Tourra zazpi aldiz irabazi duen Lance Armstrongek korritu zuelarik, baita Espainiako Vuelta hiru aldiz irabazi duen Roberto Herasek ere. Talde honetan ere (Discovery Channel izenarekin) Frantziako Tour bat irabazi zuen Alberto Contadorrekin. Paolo Savoldellik bere bigarren giroa Johan Bruyneelen agindupean lortu zuen 2005ean.

2007an, eta US Postalen ondorengoa zen Discovery Channel desagertu ondoren, Astana taldearen manager orokor bihurtu zen.

2009ko uztailak 23an, Lance Armstrongek "sortu" zuen RadioShack taldeko zuzendari izatera pasa zen, RadioShack taldearen babesle nagusia den enpresa estatubatuar bat delarik.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1988

1989

1990

  • EEEko Tourra

1991

1992

1993

1995

1996

1997

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Johan Bruyneel Aldatu lotura Wikidatan