Johann Gustav Droysen
Wikipedia(e)tik
Johann Gustav Droysen alemaniar filologoa, historialaria eta politikaria izan zen (Treptow an der Rega, 1808 - Berlin, 1884). Frankfurteko parlamentuko diputatua (1884) eta Kielgo, Jenako eta Berlingo unibertsitateetako irakaslea izan zen. Greziako idazleen lanak itzuli zituen (Alexandro Handiaren Historia, Alexandro eta bere ondorengoen koloniak, Helenismoaren Historia, Zientzia eta Historiaren bilduma), eta historia modernoari buruzko liburuak ere argitaratu zituen (Scheleswig-Holsteinen dukerriak, Prusiako politikaren historia, Frederiko II.aren estatu dokumentuak eta gutunak).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.