Kiel

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kiel

 Schleswig-Holstein
KielerStadtzentrumLuftaufnahme.jpg
Kielgo bandera

Kielgo armarria

Izen ofiziala Kiel
Herrialdea
Estatua
 Alemania
 Schleswig-Holstein
Alkatea Torsten Albig (SPD)
Koordenatuak 54°19′31″N 10°8′26″E / 54.32528°N 10.14056°E / 54.32528; 10.14056Koordenatuak: 54°19′31″N 10°8′26″E / 54.32528°N 10.14056°E / 54.32528; 10.14056
Kiel non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Kiel
Eremua 118,6 km2
Garaiera 5 m
Posta kodea 24103–24159
Biztanleria 239.526 bizt. (2010)
Dentsitatea 2.019,61 bizt./km²
Matrikula KI
http://www.kiel.de

Kiel Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federaleko hiriburua da, Jutlandia penintsularen hego-ekialdean kokaturik. Herrialdeko itsas-base eta ontziola nagusia izan da 1860ko hamarkadaz geroztik. Hiriko unibertsitatea ere ospetsua da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemania iparraldeko hiri handiena da eta bereziki garrantzitsua Itsaso Baltikorako irteera nagusia baita. Bertan hartzen dira Danimarka, Suedia edo Norbegiara doazen ferriak. Alemaniako Itsas Armadaren egoitza ere bertan dago. Kielgo kaia oso egokia da, izan ere 17 kilometro luze den Kielgo fiordoaren bukaeran baitago.

Honetaz gain aipatzekoa da Kielgo ubidea (Nord-Ostsee-Kanal), zeinak Schleswig-Holstein estatua zeharkatuz Itsaso Baltikoa eta Ipar itsasoa lotzen dituen. Munduko kanal artifizial erabilienetakoa da gaur egun, Panamakoak eta Suezkoak baino gainditzen ez dutena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bikingoak izan ziren X mendean Kielgo fiordoan zeuden herrixka germaniarrak kolonizatu zituztenak. 1233an Adolfo IV.a Holsteingo Kondeak sortu zuen Holstenstadt tom Kyle (Holsteingo Kyle hiria) eta 1242an Lübeckeko lege eskubideak jaso zituen. 1284ean Hansa Ligan sartu zen Schleswig-Holsteingo hiriburu bezala, baina 1518an Ligatik bota zuten piratak herrian onartzeagatik.

Danimarkaren menpe[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1665ean Kielgo Unibertsitate famatua sortu zen. 1773 eta 1864 artean Daniar erregeen agindupean egon zen Germaniako Erromatar Inperio Santuaren parte baitzen, baina hiria ez zen Danimarkaren barruan sartu, Alemanian baizik. Inperioa erortzerakoan daniarrek agintzen jarraitu zuten Holsteingo Dukea beren menpekoa baitzen. 1848an Schleswig-Holstein osoa daniarren aurka altxatu zen baina 1852an galtzaile atera ziren. Schleswig-ko bigarren gerra 1864ean izan zen eta oraingoan Germaniar Konfederazioa izan zen garailea.

Gillermo I.a Prusiakoa Alemaniako enperadore bihurtu zenean Kiel izendatu zuen inperioaren kai nagusi (Reichskrieghäfen). Alemaniako Armadaren egoitza bertan ezartzeak hiriari progreso handia ekarri zion eta biztanleria nabarmen handitu zuen, 1864ko 18.770 biztanleak 200.000 bihurtu ziren 1910an.

XX mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1918an, Lehen Mundu Gerra bukatzear zela, Kielgo guda ontziei Royal Navy britainiarraren aurka borroka handi bat egin zezaten eskatu zieten. Marinelek, ezin garaituzko misioa zela pentsatuz, matxinada egin zuten, eta hura izan zen Alemaniako iraultza sortu zuen txinparta. Iraultzak monarkia deuseztatzea eta ondoriozWeimarko Errepublika ekarriko zuen.

Bigarren Mundu Gerran oso bonbardatua izan zen, Kielen baitzeuden alemaniarren Itsas Armadako ontzirik eta urpekorik gehienak. 710 bonbaketari estatubatuarrek hiriaren % 80 suntsitu zuten, eta industriaren % 83. Ez zen kanileko urik izan hiru egunez; ez eta jana prestatzeko ere astebetez. Kiel berreraiki behar izan zuten, eta 1972an berriro bihurtu zen Schleswig-Holsteingo hiriburu.

Kielgo Opera Etxea, atzean udaletxearen dorrea

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Nikolas eliza (Nikolaikirche): Kielgo eraikin zaharrena da, XIII mendekoa.
  • Kielgo udaletxea (Rathaus): 1911ean eraiki zuten. 106 metroko altuera duen dorrea veneziar estilora egina da.
  • Kielgo Opera Etxea (Opernhaus Kiel): Heinrich Seeling arkitektuak diseinatu eta 1905-1907 artean eraiki zen. Bonbaketek erabat suntsitu zuten eta 1953an berreraiki behar izan zen.
  • Schrevenpark eta Lorategi botanikoak

Jaialdiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kielgo merkataritza azoka (Kieler Umschlag): 1431ean sortu zen feria urtero ospatu zen XIX mendean garrantzia galduz joan zen arren eta 1900an izan zuen azken ekitaldia. 1975ean berreskuratu zen.
  • Kielgo belaontzien astea (Kieler Woche): Munduko belaontzi estropada handiena da. Gutxi gorabehera 2000 belaontzik eta 5000 marinelek hartzen dute parte eta hiru milioi ikusle etortzen dira Kiela.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kielgo kirol talde nagusia THW Kiel eskubaloi taldea da. 16 aldiz irabazi du Alemaniako Liga eta 7 aldiz Kopa. Baina Europa mailan ere txapeldun izan da, bi aldiz EHF Txapeldunen Ligan eta 3 aldiz EHF Kopan.

Futbol taldea ere badu, Holstein Kiel, 1912an Alemaniako txapelketa eskuratu zuena. Gaur egun Iparraldeko ligan ari da jokatzen.

Kieldar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kiel ondorengo hiriekin senidetuta dago:[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. www.kiel.de Kiel - Hiri senidetuak (Alemanez)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kiel Aldatu lotura Wikidatan