Jena
|
Jena |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Jena | |
| Herrialdea Estatua |
||
| Alkatea | Albrecht Schröter (SPD) | |
| Koordenatuak | 50°55′38″N 11°35′10″E / 50.92722°N 11.58611°EKoordenatuak: 50°55′38″N 11°35′10″E / 50.92722°N 11.58611°E | |
| Eremua | 114,30 km2 | |
| Posta kodea | 07701–07751 |
|
| Biztanleria | 105.129 bizt. | |
| Dentsitatea | 919,76 bizt./km² | |
| Matrikula | J | |
| http://www.erfurt.de/ | ||
Jena[1] Alemania erdialdeko hiria da, Saale ibaiaren ertzean dagoena (Gerako eskualdea, Turingia). 105,129 biztanle ditu (2010-12-31).
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Jena Saale ibarrean kokaturik dago Berlindik 200 kilometro hego-mendebaldera eta Munichetik 350 kilometro iparraldera.
Historia [aldatu]
1182koa da Jenari buruzko lehen aipamena. 1230ean jaso zuen hiri-gutuna eta berehala harresiak jaso zituen, izan ere herri eslaviarrekiko mugan baitzegoen hirira.
XVI. mendean hiru monastegi zeuden Jenan eta berehala onartu zuen Jenak Erlijio Errefoma. Martin Lutero bera ere sarritan izan zen hirian. Garai hartakoa da Unibertsitate ospetsua ere. Unibertsitateak ikasleak erakarri zituen eta 1800 artean Alemaniako erdigune kulturala bihurtuz joan zen. 1806an, Napoleonen gusarosteak Prusiako eta Saxoniako armaden aurrean nagusitu ziren Jenan.
XIX mendean industrializazioa iritsi zen. Fama handia hartu zuen besteak beste Carl Zeiss-en mikroskopio eta tresna optikoen fabrikak. 1876an trena iritsi zen eta 1903an tranbia ezarri zuen Jenak. 1919 eta 1926 artean hiru behatoki astronomiko eraiki zituen Carl Zeissek.
Bigarren Mundu Gerran kalte handiak nozitu zituen hiriak, eta gerraren ondoren berriro eraiki zuten. 1945ean Sobiet Batasunaren okupazio eremuan gelditu zen eta Ekialdeko Alemanian sartu zuten Turingia estatuarekin batera.
Ekonomia [aldatu]
Garrantzitsuak dira optika-gaiak, argazki-kamerak, kimika-industria eta kristalgintza.
Ondasun nabarmenak [aldatu]
Unibertsitate ospetsua du, 1558. urtean sortua; han izan ziren irakasle Hegel, Fichte, Schelling, Schlegel eta Schiller.
Garai gotikoko eraikuntza bikainak ditu: Bigarren Mundu Gerrako triskantzak gorabehera, eraikin bikainak kontserbatu ditu, halere, Jenak, XIV. mendeko udaletxea eta Sant Michael eliza (XV. m.), bereziki. Aipatzekoak dira era berean hirian dauden 15 museoak
Hiri senidetuak [aldatu]
Jena ondorengo hiriekin senidetua dago:
Porto (Portugal)
Lugoj (Errumania)
Erlangen (Alemania)
San Marcos (Nikaragua)
Aubervilliers (Frantzia)
Berkeley (California) (AEB)
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Turingia estatuko hiriak | ||
|---|---|---|