John Bunyan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
John Bunyan

Idazle ingelesa (Estow, Bedfordshire, 1628 - Londres, 1688). Parlamentuko armadaren lerroetan borrokatu zen Gerra Zibilean (1644). Ezkondu ondoren (1647), emaztearen erlijio-liburuen irakurketaren bidez bokazioa aurkitu zuela eta, Eliza baptistaren ministro bihurtu zen (1657). Aparteko etorriaren jabe, Karlos II.a errege egin zutenean, haren predikuak Errestaurazioaren aurkakoak zirela eta, hamabi urtez eduki zuten presondegian (1660-1672). Han idatzitako Grace abounding to the chief of sinners (1666, Bekatu handienari ematen zaion grazia) lana egilearen erruen aitorpen zuzena da. Beste obra bat, The Life and Death of Mr. Badman (1680, Badman jaunaren bizitza eta heriotza), non pasadizoak bekatuen argigarri gisa ageri diren, eleberri moralaren aitzindaria da. The Pilgrim´s Progress from this world to that which is to come (1678, 1684, Erromesaren bidaia mundu honetatik datorrenera) da Bunyanen obra nagusia, Ingalaterran Bibliaren ondoan irakurriena izan zena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Bunyan Aldatu lotura Wikidatan