John Dryden

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
John Dryden

Ingeles idazlea (Aldwincle, Northamptonshire, 1631 - Londres, 1700). Ingeles antzerkia indarberritzen saiatu zen 30 urte luzez. Bere antzerki-obretan (hogeita hamarren bat) tradizio ingelesa eta frantses idazleen eragina uztartu zituen. Aipagarriak dira, besteak beste, Ensay of dramatic poesy (1668, Poesia dramatikoari buruzko saiakera), The rival ladies (1663, Emakume etsaiak), The maiden queen (1667, Erregina birjina), The Spanish friar (1681, Fraide espainiarra), The indian emperor ( 1667, Enperadore indiarra), eta Absalom and Achitophel (1681-1682, Absalon eta Atxitofel) antzerki-obrak, eta Virgilioren hainbat itzulpen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Dryden Aldatu lotura Wikidatan