John Henry Newman
Wikipedia(e)tik
John Henry Newman (Londres, Ingalaterra, 1801 - Edgbaston, Ingalaterra, 1890) Ingalaterrako teologo eta idazlea izan zen.
Biografia [aldatu]
Oxforden egin zituen ikasketak. Estatuak eliza anglikanoan zuen eraginari uko egiten zion Oxford mugimenduaren sortzaileetako bat izan zen. 1845ean katoliko egin zen. Dublingo Unibertsitate Katolikoko zuzendari (1851-1858) eta Rambler aldizkari katolikoko lankideetako bat izan zen. 1879an kardinal izendatu zuten.
Idazlanak [aldatu]
Idazlan nagusiak: Tracts for the times (1833-1846), Loss and Gain (1848), The Idea of a University (1852), Apologia pro vita sua (1864), Prophetical Office of the Church (1837), Lectures on the Doctrine of Justification (1838), An Essay on the Development of Christian Doctrine (1845).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.