John Wesley Powell
Wikipedia(e)tik
John Wesley Powell Estatu Batuetako geologo eta etnologoa izan zen (Mount Morris, New York, 1834 - Haven, Maine, 1902). Colorado, Utah eta Arizonan ikerketak egin, eta Coloradoko Kanoi Handia aztertu zuen, bidaia arriskutsu batean. Exploration of the Colorado River of the West and Its Tributaries (1875, Mendebaleko Colorado ibaiaren eta haren adarren esplorazioa) liburua argitaratu zuen gero. Powellen lanek Estatu Batuetako Geologia Zerbitzua antolatzen lagundu zuten. Zerbitzu horren buru izan zen 1881-1894 urteetan.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.