John Williams

Wikipedia, Entziklopedia askea
John Williams, 2007an

John Towner Williams (Floral Park, New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1938ko otsailaren 8a) musikagilea eta orkestra zuzendaria da.

Bizitza

Bost hamarkadetan zabaltzen den ibilbide batean, Williams-ek zinemako historiaren soinu-banda ospetsuenetakoak konposatu ditu, esate baterako: Star Wars, Marrazoa, Harry Potter, Superman, E.T., Parke Jurasikoa, indiana jones... horrez gain hainbat musika konpozisio egin ditu Joku Olinpiarretarako, hanbait telebista saioterako eta kontzetu batzuetako zenbait zati. Williams-ek Arte eta Zientzia Zinematografikoen Oskar Saria irabazi zuen Hollywooden, bost egokieretan. Baita ere, zineko musikaren konpositorerik onenetako bat dela esan dezakegu; Ehun baino gehiago, filmen soinu-bandak konposatu ditu, telebista saioetako soinu-bandak kontatu barik.

Bakarrik zazpi urte zituela, piano ikasketak hasi zituen eta berak tronboia jo nahi zuen, horregaitik hamar urte zituela, bere aitak esan zion pianoa jotzen jarraitzen bazuen, tronboi ikasketak hasi ahalko zituela. Bi instrumentu horiek ikasi eta gero, tronpeta eta klarinetea jotzen ikasi zuen. 1948. urtean, John Williams gaztea zenean, bere familia eta bera, Los Angelesera aldatu ziren. Han, Williams bigarren mailako eskola batera joan zen, North Hollywood High School izenekoa. Gero Kaliforniako unibertsitatera lekualdatu zen, eta unibertsitate horretan, piano eta konposizio ikasketak egin zituen. 1952. urtean, Estatu Batuarretako Aire Indarrarentzako bildua izan zen eta bertako musika-banda konpondu eta antolatu zuen, bere lanen zati gisa. Hori amaitu eta gero, 1955. urtean, New York hirira mugitu eta Rosina Lhévinnek piano ikasketak eman zizkion, Juilliard eskolan. Garai hartan, Jazz-eko pianista moduan lan egin zuen hiriko klub batzuetan. Baina geroago, Los Angeles-etara mugitu zen barriro, han filmen ikasketen orkestratzaile izan zen, Bernard Herrmann, Morris Stoloff, Adolph Deutsch, Miklós Rózsa, Alfred Newman eta Franz Waxman-ekin batera. Baita ere, Jerry Goldsmith, Elmer Bernstein eta Henry Mancini-rekin soinu-banda batzuetan pianista moduan interpretatu zuen, adibidez; Peter Gunn, ardo egunak, larrosak... 1950-eko hamarkadaren hasieran, Frankie Lainerentzako eta Vic Damonentzako lan egin zuen, eta banda horren buru Williams zen. Eta hamarkada horren amaieran, telebista saioentzako, soinu-bandak konposatzen hasi zen eta 1972. urtean, arrakasta handia hartu zuen “Poseidon” pelikularekin eta horrekin batera, espresa zinematografikoek zoritxarrezko filmen generoetan espezialista moduan sailkatu zuten. 1960an Columbia Records-engandik kontratatua izan zen, konpositore eta pianista moduan, eta han bilduma ugari egin zituen, André Previn konpositore alemandarrarekin batera.

John Williams-ek bere aldakortasunagaitik ospe handia irabazi zuen; hau da, jazz musika ugari konposatzerako orduan, pianoarentzako musika eta baita, musika sinfonikoa konposatzerako orduan. 1967an, bere lehen izendapena lortu zuen, Oskar sarientzako, “Valley of the Dolls” filmaren soinu-banda konposatzeagaitik. Eta 1971.urtean, bere lehen saria irabazi zuen, Oskar bat soinu-banda onenari, “Teilatuko biolin-jotzailea” izeneko filmean. Hurrengo urteetan, soinu- bandak konposatu zituen, hainbat filmentzako.

Williams, 1956etik 1974ko Martxoak 3ra arte Barbara Ruick antzenlearenkin ezkonduta egin zen, baina Martxoak 3 horretan Barbara hil egin zen, burezurraren barruko hemorragia batengaitik. Biok batera, hiru seme alaba izan zituzten: Joseph Williams, abeslari eta konpositore izan zena, Mark Towner Williams, perkusionista eta Jennifer Williams medikua zen. 1980ko uztailaren 21ean, Samantha Winslow-ekin ezkondu zen bigarren aldiz, Samantha gaur egun bere emaztea izaten jarraitzen du. 1980an, John Williams-ek, Arthur Fiedler ordezkatu zuen Boston Pops Orkestako lehen zuzendaritzat. Eta Pops-en tradizioa, aurrera jarraitzen zuen, herriari erakustea zein den musika klasikoa eta Boston Collegen telebista saio bat egiten hasi zen “Pops-on-the-Heights” izenekoa. Zuzendari 1993 arte aritu zen; urte hartan, Keith Lockhartek ordezkatu zuen.

Williams-en konposizioetako estilorik ohikoena, forma neoerromantikoa izaten da eta gehienetan Richard Wagner, Max Steiner etaErich Wolfgang Korngold konpositoreen eragin erromantikoa izaten dute. Beste konpositore batzuk bezala; Wagnerren bezala adibidez, askotan, leitmotiv erabiltzen du, eta bere leitmotiv-ek pertsonaiak identifikatu dituzte, objektuak, kreaturak, lekuak...

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Williams Aldatu lotura Wikidatan